Lehiaketaren dinamika ezagutzeko ariketa erraz batekin hasiko gara.
Euskal Herriak hainbat gizon eta emakume garrantzitsu izan ditu historian zehar; zientzialariak, misiolariak, erregeak, esploratzaileak, artistak, kirolariak…
Horietako pertsonai handi bat ekarri nahi dugu aste honetan gure lehiaketara. Bere izena Xabier Jasso Azpilikueta bazen ere, beste izen batekin ezagutua izan da munduan osoan zehar. Oraindik handi eta eder dirauen gaztelu nafar honetako semea izan zen bera:
Ez, ez zaitezte konfunditu, ez da Robin Hood-en gaztelua, hala dirudien arren.
Galdera bakoitzak puntu bat balio du:
Zein izenez ezagutzen dugu Xabier Jasso Azpilikueta?
Zein egunetan ospatzen da bere eguna?
Badira hiru urte egun berean guretzat garrantzitsua den beste egun berezi bat ospatzen dugula. Zein egunetaz ari gara?