KAIXO LAGUNOK

Iaz hasitakoari jarraituz, aurten ere Xanti sagua bisitan etorri zaigu euskararen eta euskal kultura orokorraren inguruko lehiaketarekin. Aurten baina, ez da bakarrik egongo, Araba Euskaraz Oionen ospatuko denez Gartxok lagunduko baitio, eta bide batez Euskal Herri guztira zabalduko dugu lehiaketan parte hartzeko aukera. Gogoratu DBHko ikasleei zuzenduta dagoela.

Gaiak anitzak dira; artea, historia, natura, mitologia, kirola, euskara, zientzia… beti ere Euskal Herriari eta gure kulturari lotuak. Nondik norako lehiaketa den ikusteko murgil zaitezte blog honetako aurreko galderatan.

Aurten badugu beste berrikuntza bat ere: Galdera gorria. Jarduera bakoitzak lau galdera izango ditu; hiru galderak puntu bana balioko dute eta laugarrenak, gorriak, zailagoa izango denez bi puntu. Ondorioz bi sailkapen egongo dira, sailkapen nagusia (lorturiko puntu guztien araberakoa) eta sailkapen gorria (erantzundako galdera gorrien arabera).

Hasteko Xantik 0 jarduera jarri du blogean. Lehiaketaren mekanismoa ezagutzeko helburua daukanez ez du punturik banatuko.

lunes, 12 de mayo de 2008

12. GALDERA (azkena)

Azkenik iritsi gara azken galderara. Sailkapena oso estu dago eta beraz argi ibili beharko duzue galdera hauek erantzuten. Astebete izango duzue erantzuna emateko eta ondorengo egun batean sari banaketa egingo dugu.

Oraingoan euskaldunon mitologian erroturik dauden hiru pertsonaia ekarri nahi izan ditugu gure artera. Pertsonai hauek benetan bizi izan ziren eta hain garrantzitsuak izan ziren euskaldunontzat, dagoeneko mitiko bihurtu zaizkigula. Hona hemen Eneko Aritza, Jaun Zuria, eta Lope de Agirre.


Galdera bakoitzak puntu bat balio du:

1) Nor zen Eneko Aritza? Zergatik da ezaguna? Zein garaitan bizi izan zen?

2) Nor zen Jaun Zuria? Zergatik da ezaguna? Zergatik deitzen zioten “Zuria”?

3) Nor zen Lope de Agirre? Zergatik da ezaguna? Zein garaitan bizi izan zen?