KAIXO LAGUNOK

Iaz hasitakoari jarraituz, aurten ere Xanti sagua bisitan etorri zaigu euskararen eta euskal kultura orokorraren inguruko lehiaketarekin. Aurten baina, ez da bakarrik egongo, Araba Euskaraz Oionen ospatuko denez Gartxok lagunduko baitio, eta bide batez Euskal Herri guztira zabalduko dugu lehiaketan parte hartzeko aukera. Gogoratu DBHko ikasleei zuzenduta dagoela.

Gaiak anitzak dira; artea, historia, natura, mitologia, kirola, euskara, zientzia… beti ere Euskal Herriari eta gure kulturari lotuak. Nondik norako lehiaketa den ikusteko murgil zaitezte blog honetako aurreko galderatan.

Aurten badugu beste berrikuntza bat ere: Galdera gorria. Jarduera bakoitzak lau galdera izango ditu; hiru galderak puntu bana balioko dute eta laugarrenak, gorriak, zailagoa izango denez bi puntu. Ondorioz bi sailkapen egongo dira, sailkapen nagusia (lorturiko puntu guztien araberakoa) eta sailkapen gorria (erantzundako galdera gorrien arabera).

Hasteko Xantik 0 jarduera jarri du blogean. Lehiaketaren mekanismoa ezagutzeko helburua daukanez ez du punturik banatuko.

martes, 27 de noviembre de 2007

1go GALDERA

Lehiaketaren dinamika ezagutzeko ariketa erraz batekin hasiko gara.

Euskal Herriak hainbat gizon eta emakume garrantzitsu izan ditu historian zehar; zientzialariak, misiolariak, erregeak, esploratzaileak, artistak, kirolariak…
Horietako pertsonai handi bat ekarri nahi dugu aste honetan gure lehiaketara. Bere izena Xabier Jasso Azpilikueta bazen ere, beste izen batekin ezagutua izan da munduan osoan zehar. Oraindik handi eta eder dirauen gaztelu nafar honetako semea izan zen bera:

Ez, ez zaitezte konfunditu, ez da Robin Hood-en gaztelua, hala dirudien arren.

Galdera bakoitzak puntu bat balio du:

  1. Zein izenez ezagutzen dugu Xabier Jasso Azpilikueta?

  1. Zein egunetan ospatzen da bere eguna?

  1. Badira hiru urte egun berean guretzat garrantzitsua den beste egun berezi bat ospatzen dugula. Zein egunetaz ari gara?