KAIXO LAGUNOK

Iaz hasitakoari jarraituz, aurten ere Xanti sagua bisitan etorri zaigu euskararen eta euskal kultura orokorraren inguruko lehiaketarekin. Aurten baina, ez da bakarrik egongo, Araba Euskaraz Oionen ospatuko denez Gartxok lagunduko baitio, eta bide batez Euskal Herri guztira zabalduko dugu lehiaketan parte hartzeko aukera. Gogoratu DBHko ikasleei zuzenduta dagoela.

Gaiak anitzak dira; artea, historia, natura, mitologia, kirola, euskara, zientzia… beti ere Euskal Herriari eta gure kulturari lotuak. Nondik norako lehiaketa den ikusteko murgil zaitezte blog honetako aurreko galderatan.

Aurten badugu beste berrikuntza bat ere: Galdera gorria. Jarduera bakoitzak lau galdera izango ditu; hiru galderak puntu bana balioko dute eta laugarrenak, gorriak, zailagoa izango denez bi puntu. Ondorioz bi sailkapen egongo dira, sailkapen nagusia (lorturiko puntu guztien araberakoa) eta sailkapen gorria (erantzundako galdera gorrien arabera).

Hasteko Xantik 0 jarduera jarri du blogean. Lehiaketaren mekanismoa ezagutzeko helburua daukanez ez du punturik banatuko.

lunes, 21 de abril de 2008

11.GALDERA

Euskal Herriaren historian betirako gogoan gelditzen diren hainbat gertakari suertatu zaizkigu. Asko onak izan dira, beste asko txarrak. Gaur gertakari txar batetaz mintzatuko naiz. Gure lurraldean ez dugu lurrikararik, ez sumendirik, baina bai ekaitzak, haizeak eta uholdeak.

1983an izugarrizko uholdea izan genuen Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan; bereziki gogorra Bilbo eta inguruko herrietan. Hemen dituzue egun haietan ateratako argazki batzuk (hasierako batzuk ez dira ikusten, barkatu):


Galdera bakoitzak puntu bat balio du:
1) Zein egunetan izan zen uholdea?
2) Arabako herri batek ere kalte handiak jasan zituen. Zein herri da? Nor zen garai hartako alkatea?
3) Kasino famatu bat zeukan herri bizkaitar bat egun oso batez inkomunitatuta egon zen eta lehenengo erreskate taldeak itsasoz iritsi ziren. Zein da herri hau?

lunes, 7 de abril de 2008

10. galdera







Euskal Herria oso menditsua da, agian horregatik, euskaldunok ahuntzak bezala mendian ibiltzeko joera izan dugu beti. Ez gara gainera gure mendietan ibiltzera mugatu, planetako mendirik altuenen gailurrak ere zapaldu baititugu.

Galdera bakoitzak puntu bat balio du:

1) Zein izan zen munduko mendirik altuena igo zuen lehenengo euskalduna? Zein urtetan izan zen eta nola zuen izena espedizioak?

2) Zortzi mila metrotik gorako hamalau mendi daude munduan. Zein euskaldunek igo dituzte hamalauak? aipa itzazu gutxienez lehenengo biak.

3) Zoritxarrez mendian jende asko hiltzen da urtero, are gehiago halako mendi altuetan. Euskal Herriko zein tokitan dago hildako mendizaleen omenezko oroitarria?