KAIXO LAGUNOK

Iaz hasitakoari jarraituz, aurten ere Xanti sagua bisitan etorri zaigu euskararen eta euskal kultura orokorraren inguruko lehiaketarekin. Aurten baina, ez da bakarrik egongo, Araba Euskaraz Oionen ospatuko denez Gartxok lagunduko baitio, eta bide batez Euskal Herri guztira zabalduko dugu lehiaketan parte hartzeko aukera. Gogoratu DBHko ikasleei zuzenduta dagoela.

Gaiak anitzak dira; artea, historia, natura, mitologia, kirola, euskara, zientzia… beti ere Euskal Herriari eta gure kulturari lotuak. Nondik norako lehiaketa den ikusteko murgil zaitezte blog honetako aurreko galderatan.

Aurten badugu beste berrikuntza bat ere: Galdera gorria. Jarduera bakoitzak lau galdera izango ditu; hiru galderak puntu bana balioko dute eta laugarrenak, gorriak, zailagoa izango denez bi puntu. Ondorioz bi sailkapen egongo dira, sailkapen nagusia (lorturiko puntu guztien araberakoa) eta sailkapen gorria (erantzundako galdera gorrien arabera).

Hasteko Xantik 0 jarduera jarri du blogean. Lehiaketaren mekanismoa ezagutzeko helburua daukanez ez du punturik banatuko.

jueves, 20 de diciembre de 2007

4. GALDERA


Hona hemen lehiaketaren atal berri bat, dagoeneko laugarrena. Oraingoan, egunero erabiltzen dugun elementu bat dakusagu argazki honetan; bonbila.


Galdera bakoitzak puntu bat balio du:

1) Bonbilaren haria material berezi batez egina dago. Zein da material hori?

2) Nortzuk aurkitu zuten aipatutako materiala?

3) Non eta noiz aurkitu zuten?

lunes, 17 de diciembre de 2007

3. GALDERA


Lehiaketarekin jarraituz nire aitonaren bizilekua erakutsiko dizuet. Antton du izena eta ikusten duten guztiek oso xagu ederra dela esaten dute. Aurrekoan argazki bat atera nion aitonari, ez da asko ikusten baina…

Nire aitona erromatarrek ere ezagutu zuten eta bere ondoan herri txiki bat sortu zuten aspaldi. Toki garrantzitsua zen beraientzat, itsasoan arrantzaturiko arrainak bertan kontserbatzen baitzituzten gatzetan sartuta. Gaur egun oraindik Kantauri itsasoko portu edo kairik garrantzitsuenetako bat dauka.

Herri honen armarrian balea bat eta munduaren bola ageri dira.


Galdera bakoitzak puntu bat balio du:


1) Zein herritan bizi da nire aitona Antton?
2) Herri honek zergatik dauka armarrian munduaren bola bat?
3) Arabar Errioxan bezala, hemen ere badaude mahastiak. Zein edari ateratzen da bertako mahastietatik?

martes, 11 de diciembre de 2007

2. GALDERA

Jarrai dezagun ba lehiaketarekin.

Hemen duzu ezagutzen duzun pertsonaia bat dantzan:









Galdera bakoitzak puntu bat balio du:

1) Nor da goiko pertsonaia hori?

2) Zein herritan eta noiz ateratzen da dantza egitera?

3) Beste toki batzuetako jaietan ere badituzte pertsonaia bereziak. Aipa itzazu Bilbokoa, Gasteizkoa eta Baionakoa.