KAIXO LAGUNOK

Iaz hasitakoari jarraituz, aurten ere Xanti sagua bisitan etorri zaigu euskararen eta euskal kultura orokorraren inguruko lehiaketarekin. Aurten baina, ez da bakarrik egongo, Araba Euskaraz Oionen ospatuko denez Gartxok lagunduko baitio, eta bide batez Euskal Herri guztira zabalduko dugu lehiaketan parte hartzeko aukera. Gogoratu DBHko ikasleei zuzenduta dagoela.

Gaiak anitzak dira; artea, historia, natura, mitologia, kirola, euskara, zientzia… beti ere Euskal Herriari eta gure kulturari lotuak. Nondik norako lehiaketa den ikusteko murgil zaitezte blog honetako aurreko galderatan.

Aurten badugu beste berrikuntza bat ere: Galdera gorria. Jarduera bakoitzak lau galdera izango ditu; hiru galderak puntu bana balioko dute eta laugarrenak, gorriak, zailagoa izango denez bi puntu. Ondorioz bi sailkapen egongo dira, sailkapen nagusia (lorturiko puntu guztien araberakoa) eta sailkapen gorria (erantzundako galdera gorrien arabera).

Hasteko Xantik 0 jarduera jarri du blogean. Lehiaketaren mekanismoa ezagutzeko helburua daukanez ez du punturik banatuko.

jueves, 20 de diciembre de 2007

4. GALDERA


Hona hemen lehiaketaren atal berri bat, dagoeneko laugarrena. Oraingoan, egunero erabiltzen dugun elementu bat dakusagu argazki honetan; bonbila.


Galdera bakoitzak puntu bat balio du:

1) Bonbilaren haria material berezi batez egina dago. Zein da material hori?

2) Nortzuk aurkitu zuten aipatutako materiala?

3) Non eta noiz aurkitu zuten?

3 comentarios:

EDER dijo...

1) Bonbilaren haria material berezi batez egina dago. Zein da material hori?
alambrea

2) Nortzuk aurkitu zuten aipatutako materiala?
Tomas Alba Edison

3) Non eta noiz aurkitu zuten?
1879ko urriak 21

jokin dijo...

kaixo,zorionak eta urte berri on, saiatuko naiz erantzunekin:
1-materiala wolframioa da
2-fausto eta juan jose elhuyar aurkitu zuten, baina aurretik woulfe ,wolframita aztertzen,predezitu zuen material hau egongo zela
3-1783-an, bergarako laboratorio batean (sociedad vascongadako laborategian)

xanti dijo...

BENETAKO ERANTZUNAK

1)Bonbilaren haria material berezi batez egina dago. Zein da material hori?
Wolframioa edo Tungstenoa
2)Nortzuk aurkitu zuten aipatutako materiala?
Fausto eta Juan José Elhuyar anaiek
3)Non eta noiz aurkitu zuten?
Bergarako Erret Seminarioan 1783an