KAIXO LAGUNOK

Iaz hasitakoari jarraituz, aurten ere Xanti sagua bisitan etorri zaigu euskararen eta euskal kultura orokorraren inguruko lehiaketarekin. Aurten baina, ez da bakarrik egongo, Araba Euskaraz Oionen ospatuko denez Gartxok lagunduko baitio, eta bide batez Euskal Herri guztira zabalduko dugu lehiaketan parte hartzeko aukera. Gogoratu DBHko ikasleei zuzenduta dagoela.

Gaiak anitzak dira; artea, historia, natura, mitologia, kirola, euskara, zientzia… beti ere Euskal Herriari eta gure kulturari lotuak. Nondik norako lehiaketa den ikusteko murgil zaitezte blog honetako aurreko galderatan.

Aurten badugu beste berrikuntza bat ere: Galdera gorria. Jarduera bakoitzak lau galdera izango ditu; hiru galderak puntu bana balioko dute eta laugarrenak, gorriak, zailagoa izango denez bi puntu. Ondorioz bi sailkapen egongo dira, sailkapen nagusia (lorturiko puntu guztien araberakoa) eta sailkapen gorria (erantzundako galdera gorrien arabera).

Hasteko Xantik 0 jarduera jarri du blogean. Lehiaketaren mekanismoa ezagutzeko helburua daukanez ez du punturik banatuko.

jueves, 3 de enero de 2008

5. GALDERA

Hona hemen zortzi futbolariren izenak. Denak izan ziren famatuak beren garaietan eta Ligak edo Kopak irabazi zituzten. Hauetatik zazpi euskaldunak ziren eta zortzigarrena frantsesa baina euskal herrian jokatu eta bertan bizitzen gelditu zena. Jokalarien izenen ondoan Atotxa futbol zelaian ateratako argazki bat ere badaukazu.

Jesus Mari Satrustegi
Andoni Zubizarreta
René Petit
Roberto Lopez Ufarte
Telmo Zarraonandia
Angel Iribar
Luis Miguel Arconada
Rafael Moreno Pichichi

Galdera bakoitzak puntu bat balio du:

1) Zein euskal taldetan jokatu zuen futbolari hauetako bakoitzak?

2) Zein euskal talde egon izan dira historian zehar Espainiako Ligako lehenengo mailan?

3) Zeintzuk dira argazkiko jokalariak?

3 comentarios:

OpenMinded dijo...

1) Zein euskal taldetan jokatu zuen futbolari hauetako bakoitzak?

Jesus Mari Satrustegi ERREALA

Andoni Zubizarreta BILBOKO ATHLETIC KLUBA

René Petit IRUNGO REAL UNION

Roberto Lopez Ufarte ERREALA

Telmo Zarraonandia BILBOKO ATHLETIC KLUBA

Angel Iribar BILBOKO ATHLETIC KLUBA

Luis Miguel Arconada ERREALA

Rafael Moreno Pichichi BILBOKO ATHLETIC KLUBA

2) Zein euskal talde egon izan dira historian zehar Espainiako Ligako lehenengo mailan?

ERRELA

BILBOKO ATHLETIC KLUBA

IRUÑAKO OSASUNA

IRUNGO REAL UNION

IRUNGO RACING

ARENAS DE GETXO- GETXOKO AREETA

DEPORTIVO ALAVES

3) Zeintzuk dira argazkiko jokalariak?

Roberto Lopez Ufarte eta Diego Armando Maradona.

jokin dijo...

1)Satrustegi:Real Sociedad
Zubizarreta:Alaves B eta Athletic de Bilbao
Petit:Real Union de Irun
Lopez Ufarte:Real Sociedad
Zarraonandia:Athletic de Bilbao
Iribar:Athletic de Bilbao
Arconada:Real Sociedad
Pichichi:Athletic de Bilbao
2)Alaves,Athletic,Osasuna,Real Sociedad,Real Union de Irun
3)Roberto Lopez Ufarte eta Diego Armando Maradona

xanti dijo...

BENETAKO ERANTZUNAK

1)Zein euskal taldetan jokatu zuen futbolari hauetako bakoitzak?

Athletik-en: R. Moreno “Pichichi”, T. Zarraonandia, A. Iribar eta A. Zubizarretak
Errealean: J.M. Satrustegi, L.M. Arconada eta Roberto Lopez Ufartek
René Petitek Irungo Real Unión taldean

2)Zein euskal talde egon izan dira historian zehar Espainiako Ligako lehenengo mailan?

Athletic Club de Bilbao (denboraldi guztietan, 77)
Real Sociedad de Futbol (63 denboraldi)
Club Atlético Osasuna (30),
Club Deportivo Alavés (11),
Arenas Club de Getxo (7)
eta Real Unión Club de Irun (4)

Getxoko Arenas taldea izan zen hain zuzen ere Liga sortzeko ideia izan zuen taldea.

3)Zeintzuk dira argazkiko jokalariak?

Roberto Lopez Ufarte eta Diego Armando Maradona