KAIXO LAGUNOK

Iaz hasitakoari jarraituz, aurten ere Xanti sagua bisitan etorri zaigu euskararen eta euskal kultura orokorraren inguruko lehiaketarekin. Aurten baina, ez da bakarrik egongo, Araba Euskaraz Oionen ospatuko denez Gartxok lagunduko baitio, eta bide batez Euskal Herri guztira zabalduko dugu lehiaketan parte hartzeko aukera. Gogoratu DBHko ikasleei zuzenduta dagoela.

Gaiak anitzak dira; artea, historia, natura, mitologia, kirola, euskara, zientzia… beti ere Euskal Herriari eta gure kulturari lotuak. Nondik norako lehiaketa den ikusteko murgil zaitezte blog honetako aurreko galderatan.

Aurten badugu beste berrikuntza bat ere: Galdera gorria. Jarduera bakoitzak lau galdera izango ditu; hiru galderak puntu bana balioko dute eta laugarrenak, gorriak, zailagoa izango denez bi puntu. Ondorioz bi sailkapen egongo dira, sailkapen nagusia (lorturiko puntu guztien araberakoa) eta sailkapen gorria (erantzundako galdera gorrien arabera).

Hasteko Xantik 0 jarduera jarri du blogean. Lehiaketaren mekanismoa ezagutzeko helburua daukanez ez du punturik banatuko.

jueves, 17 de enero de 2008

7. GALDERA


Duela bi aste, urtarrilaren 11an, Sir Edmun Hillary hil zen. Zelanda Berriko mendizale hau eta Tensing Norgay sherpa izan ziren Everest gaina zapaldu zuten lehenengo gizakiak.

Euskal Herrian ere beti izan gara oso mendizaleak. Oso ezagunak dira Martin Zabaleta, Iñurrategi anaiak, Pou anaiak, Edurne Pasaban, Juanito Oiarzabal edo Josune Bereziartu esate baterako. Everest bera sarritan igo dute, 14 zortzi milakoak egin dituzte, kontinente bakoitzeko hormarik zailenak eskalatu ditzute…

Baina mendian ibiltzeko ez dago hain urruti joan beharrik. Guk ere urtero egiten dugu mendiaren eguna ikastolan ezta? Aurten Izkiko Parke Naturalean ibili ginen, gogoratzen duzue?

Euskal Herrian badaude oso herrikoiak diren igoera eta trabesiak. Trabesia herrikoi horietako bat “Hiru Handiak” da, Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako mendi mitikoak batzen dituena. Bi urtero egiten da eta parte hartzaile asko izaten ditu.

Galdera bakoitzak puntu bat balio du:

1) Hiru Handien trabesian igotzen diren hiru mendiak ordena itzazu altuera handiena daukanetik txikienera. Aipa itzazu altuerak eta bakoitza kokatzen den probintzia.

2) Argazkian daukazun mendiko kobazulo batean Mari bizi da. Zein mendi da?

3) Nor da Mari?

4 comentarios:

jokin dijo...

jokin (dbh2) naiz:
1)Aizkorri (1528m.)Gipuzkoan, Gorbea (1482m.) Araba eta Bizkaia artean,Anboto (1331m.)Bizkaian.
2)Mari bizi den mendia Anboto du izena.
3)Euskal mitologiako jainkosa nagusia da.Mari, Ama Lurraren irudikapena, izadiaren eta bertako elementu guztien erregina da. Gehienetan emakume gorputza eta aurpegiarekin irudikatzen da.

OpenMinded dijo...

1.- Hiru Handiak banan banan eta altuenetik hasita:

Aizkorri (Gipuzkoa) 1.528 m.
Gorbeia (Bizkai Araba tartean) 1.481 m.
Anboto (Bizkaia) 1.331 m.

2.- Anboto mendiko kobazuloan bizi da Mari.

3.- Euskal mitologiaren jainkosa nagusia da Mari.

Raquel Izaga dijo...

Kaixo, Raquel Izaga naiz(D.B.H.1) eta hauek dira nire erantzunak:

1. ALtuena Aizkorri da 1.528 metro(GIPUZKOAN)gero Gorbeia 1.481 metro (BIZKAIA ETA ARABAKO MUGAN)eta azkenik Anboto 1.331 metro(BIZKAIAN)

2. Anboto mendia da.

3. Mari euskal mitologiako jainkosa nagusia da eta Anbotoko kobazulo batean bizi da.

xanti dijo...

BENETAKO ERANTZUNAK

1) Hiru Handien trabesian igotzen diren hiru mendiak ordena itzazu altuera handiena daukanetik txikienera. Aipa itzazu altuerak eta bakoitza kokatzen den probintzia.
Aizkorri (1528 metro, Gipuzkoa), Gorbeia (1481 metro, Araba) eta Anboto (1331 metro, Bizkaia)

2)Argazkian daukazun mendiko kobazulo batean Mari bizi da. Zein mendi da?
Anboto mendia da.

3)Nor da Mari?
Euskal Mitologiako jainkosa nagusia da, gainontzeko izaki mitologiko guztien erregina.