KAIXO LAGUNOK

Iaz hasitakoari jarraituz, aurten ere Xanti sagua bisitan etorri zaigu euskararen eta euskal kultura orokorraren inguruko lehiaketarekin. Aurten baina, ez da bakarrik egongo, Araba Euskaraz Oionen ospatuko denez Gartxok lagunduko baitio, eta bide batez Euskal Herri guztira zabalduko dugu lehiaketan parte hartzeko aukera. Gogoratu DBHko ikasleei zuzenduta dagoela.

Gaiak anitzak dira; artea, historia, natura, mitologia, kirola, euskara, zientzia… beti ere Euskal Herriari eta gure kulturari lotuak. Nondik norako lehiaketa den ikusteko murgil zaitezte blog honetako aurreko galderatan.

Aurten badugu beste berrikuntza bat ere: Galdera gorria. Jarduera bakoitzak lau galdera izango ditu; hiru galderak puntu bana balioko dute eta laugarrenak, gorriak, zailagoa izango denez bi puntu. Ondorioz bi sailkapen egongo dira, sailkapen nagusia (lorturiko puntu guztien araberakoa) eta sailkapen gorria (erantzundako galdera gorrien arabera).

Hasteko Xantik 0 jarduera jarri du blogean. Lehiaketaren mekanismoa ezagutzeko helburua daukanez ez du punturik banatuko.

domingo, 30 de marzo de 2008

9. GALDERA

Kanada ekialdean bizi diren tribu indiar batzuk ekarri nahi ditut orain gogora. Mikmak izeneko amerikar indigenei buruz ari naiz.

Mikmaktarrak beti bizi izan dira gaur egun Akadia deritzon kanadiar eskualdean. Ez dira inoiz asko izan, duela bostehun urte hogei mila inguru baino ez ziren eta orain ere 12.000 inguru direla uste da. Herri nomada da eta ehiza eta arrantza eginez ateratzen dute bizimodua.
1.000 urtearen inguruan gerlari eta exploratzaile bikingoak iritsi ziren beraien lurretara eta oso gaizki hartu zituzten. Mende pare bat beranduago euskaldunekin egin zuten topo, eta gu aldiz oso ongi hartu gintuzten, ez baikinen gerra egitera joan.
XVII mendearen hasieran frantziar kolonizatzaileen alde eta ingelesen aurka egin zuten.
Gaur egun herri zapaldua dira eta erreserbatan bizi dira.


Galdera bakoitzak puntu bat balio du:

1) Jesuita frantsesen eraginez kristautasuna onartu bazuten ere, oraindik mikmaktar askok beraien berezko jainko batengan sinisten dute. Zein da jainko honen izena?

2) Zertara joan ginen euskaldunak mikmaktarren lurretara?

3) Euskal Herrian marrazki bizidunetako bi filme egin dira mikmaktarren eta euskaldunen arteko harreman onak erakusten dituztenak. Zeintzuk dira filme hauen izenak?

PUNTU GEHIGARRIA


Jokoan zegoen puntu gehigarria Aitorrek eta Ederrek jaso dute.

Atzo jokatu zen pilota finala eta Aimar Olaizolak eta Oier Mendizabalek irabazi zuten Titin eta Aritz Laskurainen aurka, 22 eta 17ko emaitzaz.

martes, 18 de marzo de 2008

8. GALDERA


Euskal herrian txori ugari ditugu. Asko eta asko oso ezagunak dira eta ia edozein tokitan aurkitzen dira. Gaur horietako batzuk ezagutzen saiatuko gara.
Bada txori familia oso koloretsu bat, hona hemen familia horretako hiru txori.

Galdera bakoitzak puntu bat balio du:
1) Zein da txori bakoitzaren izena? (Euskarazkoa edo Zientifikoa, biek balio dute)
2) Zein da euskal herriko txoririk txikiena? (bi txikienetako bat onartzen dut)
3) Robin Hood-ek bere izena txori bati zor dio. Ingalaterran bezala, Euskal Herrian ere oso ohikoa da txori polit hau. Zein da bere euskarazko izena?


7. GALDERA

Bidaiatzen dugunean jendeak gure hizkuntza arraroa entzun eta nongoak garen galdetzen digu. Guk Euskal Herrikoak garela esaten diogu, beno egia esan País Vasco edo Basque Country esaten diogu normalean, bestela ez dute ulertuko eta.

Egia esan ez dakit gu ere gai izango ginatekeen pertsona bat nongoa den jakiteko Deutschland-koa dela edo Suomi-koa esaten badigu; izan ere Alemaniakoa eta Finlandiakoa direla esan ezkero ordea hobeto ulertuko genuke, ezta?
Saia zaitez ondorengo galderak erantzuten. Lasai, ez gara Europatik aterako…

Galdera bakoitzak puntu bat balio du:
1) Zein animalia ageri da Cymru herrialdeko banderan?
2) Azken bi hamarkadetan herrialde askok lortu dute independentzia, Crna Gora izeneko herrialdea izan da horietako bat. Noiz lortu zuen independentzia?
3) Euskaraz egin zen lehenengotako filme bat Shqipëria izeneko herrialde batetan girotuta zegoen. Zein zen filme haren izenburua?

lunes, 10 de marzo de 2008

6. GALDERA

Bi esaldi aurkezten dizkizuet orain. Irakur itzazue eta ondoren erantzuna emaiezue azpian datozen galderei:

Galdera bakoitzak puntu bat balio du:

1)Zergatik dira garrantzitsuak bi esaldi hauek?

2)Hitz hauek argazkiko monastegiko liburu batean aurkitu ziren. Zein toki da hau?

3)Badago Laminiturri izeneko elkarte bat. Nongo elkartea da eta zertarako sortu zen?

lunes, 3 de marzo de 2008

5. GALDERA


Euskaldunok oso kirol zaleak garela esan beharrik ez dago, gaur egun kirol guztietan parte hartzen dugu, futbolarekin hasi eta arte martzialik arraroenetaraino. Baina zeintzuk dira benetan gure kirolak? Pilota? Herri kirolak? Arraunketa?

Aurreko lehiaketan futbolaz aritu ginen, eta oraingoan jarraipen handia duen beste kirol bat ekarriko dugu blogera: pilota. Dakizuen bezala eskuz edo herramintaz jokatu ohi da (pala, erremonte, xistera, share…) eta frontoian edo trinketean ere bai. Gaurkoan baina, esku-pilotaren inguruan bakarrik mintzatuko gara.

Galdera bakoitzak puntu bat balio du:

1) Gaur egun esku-pilotan hiru txapelketa nagusi jokatzen dira. Aipa itzazu 2007an txapelketa bakoitzeko irabazleak.

2) Zein da historiako pilotari guztien artean palmaresik onena daukan pilotaria?

3) Pilota partidu bat ikusten dugunean gorriz jantzitako pilotari bat (edo bi) urdinez jantzitako beste baten (edo biren) aurka jokatzen ikusiko dugu, eta frontoia berdea izango da. Hala ere badago toki bat ez dutena kolore banaketa berdina egiten. Non gertatzen da hori eta zeintzuk dira erabiltzen dituzten koloreak?

Puntu gehigarria: Aurtengo binakako txapelketa final aurreko ligaxkan dago jadanik. Bertan lau bikote dabiltza. Apustu egizu lau bikote hauetako baten alde, eta irabazle ateratzen bada puntu bat oparituko dizut.

Bikoteak:

Gonzalez – Barriola

Olaizola II – Mendizabal

Titin III – Laskurain

Bengoetxea VI – Patxi Ruiz