KAIXO LAGUNOK

Iaz hasitakoari jarraituz, aurten ere Xanti sagua bisitan etorri zaigu euskararen eta euskal kultura orokorraren inguruko lehiaketarekin. Aurten baina, ez da bakarrik egongo, Araba Euskaraz Oionen ospatuko denez Gartxok lagunduko baitio, eta bide batez Euskal Herri guztira zabalduko dugu lehiaketan parte hartzeko aukera. Gogoratu DBHko ikasleei zuzenduta dagoela.

Gaiak anitzak dira; artea, historia, natura, mitologia, kirola, euskara, zientzia… beti ere Euskal Herriari eta gure kulturari lotuak. Nondik norako lehiaketa den ikusteko murgil zaitezte blog honetako aurreko galderatan.

Aurten badugu beste berrikuntza bat ere: Galdera gorria. Jarduera bakoitzak lau galdera izango ditu; hiru galderak puntu bana balioko dute eta laugarrenak, gorriak, zailagoa izango denez bi puntu. Ondorioz bi sailkapen egongo dira, sailkapen nagusia (lorturiko puntu guztien araberakoa) eta sailkapen gorria (erantzundako galdera gorrien arabera).

Hasteko Xantik 0 jarduera jarri du blogean. Lehiaketaren mekanismoa ezagutzeko helburua daukanez ez du punturik banatuko.

martes, 18 de marzo de 2008

7. GALDERA

Bidaiatzen dugunean jendeak gure hizkuntza arraroa entzun eta nongoak garen galdetzen digu. Guk Euskal Herrikoak garela esaten diogu, beno egia esan País Vasco edo Basque Country esaten diogu normalean, bestela ez dute ulertuko eta.

Egia esan ez dakit gu ere gai izango ginatekeen pertsona bat nongoa den jakiteko Deutschland-koa dela edo Suomi-koa esaten badigu; izan ere Alemaniakoa eta Finlandiakoa direla esan ezkero ordea hobeto ulertuko genuke, ezta?
Saia zaitez ondorengo galderak erantzuten. Lasai, ez gara Europatik aterako…

Galdera bakoitzak puntu bat balio du:
1) Zein animalia ageri da Cymru herrialdeko banderan?
2) Azken bi hamarkadetan herrialde askok lortu dute independentzia, Crna Gora izeneko herrialdea izan da horietako bat. Noiz lortu zuen independentzia?
3) Euskaraz egin zen lehenengotako filme bat Shqipëria izeneko herrialde batetan girotuta zegoen. Zein zen filme haren izenburua?

3 comentarios:

Aitor de la Villa dijo...

1) Zein animalia ageri da Cymru herrialdeko banderan?

CYMRU = GALES

Cymru herrialdeko ikurrinan dragoi gorri bat ateratzen da.

2) Azken bi hamarkadetan herrialde askok lortu dute independentzia, Crna Gora izeneko herrialdea izan da horietako bat. Noiz lortu zuen independentzia?

CRNA GORA = MONTENEGRO

2006ko maiatzaren 21ean erreferendum bat egin zen serbiatik independentzia lortzeko eta 55.5 botoak independentziari baietza ematen zioten. Azkenean independentzia 2006ko ekainaren 28an egin zen.

3) Euskaraz egin zen lehenengotako filme bat Shqipëria izeneko herrialde batetan girotuta zegoen. Zein zen filme haren izenburua?

Shqipëria = Albania


Filme honen izenburua Albaniaren konkista da. Filme hau 1983n egin zen eta Alfonso Ungria zuzendu du.

OpenMinded dijo...

1) Zein animalia ageri da Cymru herrialdeko banderan?

Gorri koloreko dragoia.
(Galeseko banderan agertzen baita).


2) Azken bi hamarkadetan herrialde askok lortu dute independentzia, Crna Gora izeneko herrialdea izan da horietako bat. Noiz lortu zuen independentzia?

Crna Gorak 2006ko ekainaren 3an lortu zuen independentzia.


3) Euskaraz egin zen lehenengotako filme bat Shqipëria izeneko herrialde batetan girotuta zegoen. Zein zen filme haren izenburua?


Albaniako Konkista da filmearen izenburua.
Ekhiñe

xanti dijo...

BENETAKO ERANTZUNAK

1)Zein animalia ageri da Cymru herrialdeko banderan?
Cymru, Gales da eta bere banderan dragoi gorri bat dauka.
2)Azken bi hamarkadetan herrialde askok lortu dute independentzia, Crna Gora izeneko herrialdea izan da horietako bat. Noiz lortu zuen independentzia?
Crna Gora, Montenegro da eta momentuz independentzia lortu duen azken herrialde europarra izan da. 2006an banatu zen Serbiatik.
3)Euskaraz egin zen lehenengotako filme bat Shqipëria izeneko herrialde batetan girotuta zegoen. Zein zen filme haren izenburua?
Shqipëria, Albania da eta euskarazko lehenengotako filmea “Albaniako konkista” izan zen.