KAIXO LAGUNOK

Iaz hasitakoari jarraituz, aurten ere Xanti sagua bisitan etorri zaigu euskararen eta euskal kultura orokorraren inguruko lehiaketarekin. Aurten baina, ez da bakarrik egongo, Araba Euskaraz Oionen ospatuko denez Gartxok lagunduko baitio, eta bide batez Euskal Herri guztira zabalduko dugu lehiaketan parte hartzeko aukera. Gogoratu DBHko ikasleei zuzenduta dagoela.

Gaiak anitzak dira; artea, historia, natura, mitologia, kirola, euskara, zientzia… beti ere Euskal Herriari eta gure kulturari lotuak. Nondik norako lehiaketa den ikusteko murgil zaitezte blog honetako aurreko galderatan.

Aurten badugu beste berrikuntza bat ere: Galdera gorria. Jarduera bakoitzak lau galdera izango ditu; hiru galderak puntu bana balioko dute eta laugarrenak, gorriak, zailagoa izango denez bi puntu. Ondorioz bi sailkapen egongo dira, sailkapen nagusia (lorturiko puntu guztien araberakoa) eta sailkapen gorria (erantzundako galdera gorrien arabera).

Hasteko Xantik 0 jarduera jarri du blogean. Lehiaketaren mekanismoa ezagutzeko helburua daukanez ez du punturik banatuko.

domingo, 30 de marzo de 2008

9. GALDERA

Kanada ekialdean bizi diren tribu indiar batzuk ekarri nahi ditut orain gogora. Mikmak izeneko amerikar indigenei buruz ari naiz.

Mikmaktarrak beti bizi izan dira gaur egun Akadia deritzon kanadiar eskualdean. Ez dira inoiz asko izan, duela bostehun urte hogei mila inguru baino ez ziren eta orain ere 12.000 inguru direla uste da. Herri nomada da eta ehiza eta arrantza eginez ateratzen dute bizimodua.
1.000 urtearen inguruan gerlari eta exploratzaile bikingoak iritsi ziren beraien lurretara eta oso gaizki hartu zituzten. Mende pare bat beranduago euskaldunekin egin zuten topo, eta gu aldiz oso ongi hartu gintuzten, ez baikinen gerra egitera joan.
XVII mendearen hasieran frantziar kolonizatzaileen alde eta ingelesen aurka egin zuten.
Gaur egun herri zapaldua dira eta erreserbatan bizi dira.


Galdera bakoitzak puntu bat balio du:

1) Jesuita frantsesen eraginez kristautasuna onartu bazuten ere, oraindik mikmaktar askok beraien berezko jainko batengan sinisten dute. Zein da jainko honen izena?

2) Zertara joan ginen euskaldunak mikmaktarren lurretara?

3) Euskal Herrian marrazki bizidunetako bi filme egin dira mikmaktarren eta euskaldunen arteko harreman onak erakusten dituztenak. Zeintzuk dira filme hauen izenak?

4 comentarios:

Aitor de la Villa dijo...

1) Jesuita frantsesen eraginez kristautasuna onartu bazuten ere, oraindik mikmaktar askok beraien berezko jainko batengan sinisten dute. Zein da jainko honen izena?

Micmac-en jainkoa Niskam da.

2) Zertara joan ginen euskaldunak mikmaktarren lurretara?

Euskal arrantzaleak Mikmaken lurraldetara joaten ziren baleen bila.

3) Euskal Herrian marrazki bizidunetako bi filme egin dira mikmaktarren eta euskaldunen arteko harreman onak erakusten dituztenak. Zeintzuk dira filme hauen izenak?

Ipar haizearen erronka
Ipar haizearen itzulera

EDER dijo...

1) Jesuita frantsesen eraginez kristautasuna onartu bazuten ere, oraindik mikmaktar askok beraien berezko jainko batengan sinisten dute. Zein da jainko honen izena?

Kjielagawit jainko deitzen da.

2) Zertara joan ginen euskaldunak mikmaktarren lurretara?

Euskal herrian guerran zeudelako.

3) Euskal Herrian marrazki bizidunetako bi filme egin dira mikmaktarren eta euskaldunen arteko harreman onak erakusten dituztenak. Zeintzuk dira filme hauen izenak?

john Wayneko filma

OpenMinded dijo...

1) Jesuita frantsesen eraginez kristautasuna onartu bazuten ere, oraindik mikmaktar askok beraien berezko jainko batengan sinisten dute. Zein da jainko honen izena?

Mikmaktarrek jainko bakarra dute GISOOLG izenekoa eta bera da ba omen dagoen guztiaren aitama.

2) Zertara joan ginen euskaldunak mikmaktarren lurretara?

Euskaldunak mikmaktarren lurretara iritsi ziren balearen ehiza zela eta.

3) Euskal Herrian marrazki bizidunetako bi filme egin dira mikmaktarren eta euskaldunen arteko harreman onak erakusten dituztenak. Zeintzuk dira filme hauen izenak?

IPAR HAIZEAREN ERRONKA (1991) eta IPAR HAIZEAREN ITZULERA (1993).

xanti dijo...

BENETAKO ERANTZUNAK

1)Jesuita frantsesen eraginez kristautasuna onartu bazuten ere, oraindik mikmaktar askok beraien berezko jainko batengan sinisten dute. Zein da jainko honen izena?

Beraien jainko nagusia MANITOU deitzen da. Hiru lehiakideok erantzun desberdinak eman dizkidazue (Niskam, Kjielagawit eta Gisoolg) eta interneten begira eta begira ibili ondoren ikusi dut hirurak existitzen direla eta artikulu desberdinetan jainko garrantzitsua bezala ateratzen dela.

2)Zertara joan ginen euskaldunak mikmaktarren lurretara?

Balea arrantzatzera joan ginen. Bide batez mikmaktarrekin harreman komertzial onak izan genituen. Kondairak dio batera arrantzatzen genuela balea.

3)Euskal Herrian marrazki bizidunetako bi filme egin dira mikmaktarren eta euskaldunen arteko harreman onak erakusten dituztenak. Zeintzuk dira filme hauen izenak?

“Ipar Haizearen Erronka” izenburuko marrazki bizidunetako filma egin zen 1991an. Filme honek bigarren zatia ere izan zuen, “Ipar Haizearen Itzulera” deiturikoa.