KAIXO LAGUNOK

Iaz hasitakoari jarraituz, aurten ere Xanti sagua bisitan etorri zaigu euskararen eta euskal kultura orokorraren inguruko lehiaketarekin. Aurten baina, ez da bakarrik egongo, Araba Euskaraz Oionen ospatuko denez Gartxok lagunduko baitio, eta bide batez Euskal Herri guztira zabalduko dugu lehiaketan parte hartzeko aukera. Gogoratu DBHko ikasleei zuzenduta dagoela.

Gaiak anitzak dira; artea, historia, natura, mitologia, kirola, euskara, zientzia… beti ere Euskal Herriari eta gure kulturari lotuak. Nondik norako lehiaketa den ikusteko murgil zaitezte blog honetako aurreko galderatan.

Aurten badugu beste berrikuntza bat ere: Galdera gorria. Jarduera bakoitzak lau galdera izango ditu; hiru galderak puntu bana balioko dute eta laugarrenak, gorriak, zailagoa izango denez bi puntu. Ondorioz bi sailkapen egongo dira, sailkapen nagusia (lorturiko puntu guztien araberakoa) eta sailkapen gorria (erantzundako galdera gorrien arabera).

Hasteko Xantik 0 jarduera jarri du blogean. Lehiaketaren mekanismoa ezagutzeko helburua daukanez ez du punturik banatuko.

lunes, 10 de marzo de 2008

6. GALDERA

Bi esaldi aurkezten dizkizuet orain. Irakur itzazue eta ondoren erantzuna emaiezue azpian datozen galderei:

Galdera bakoitzak puntu bat balio du:

1)Zergatik dira garrantzitsuak bi esaldi hauek?

2)Hitz hauek argazkiko monastegiko liburu batean aurkitu ziren. Zein toki da hau?

3)Badago Laminiturri izeneko elkarte bat. Nongo elkartea da eta zertarako sortu zen?

4 comentarios:

Aitor de la Villa dijo...

1)Zergatik dira garrantzitsuak bi esaldi hauek?
Donemiliaga Kukulako herrian (Errioxa) aurkitutako, kopista bat idatzitako 72 kode emilianensearen 31 eta 42garren glosan idatzitako ezagutzen diren lehenengo euskerazko hitzak direla eta.

2)Hitz hauek argazkiko monastegiko liburu batean aurkitu ziren. Zein toki da hau?

Argazkiko monastegia Donemiliaga Kukulan dago, herri hau Errioxan kokatuta dago.

3)Badago Laminiturri izeneko elkarte bat. Nongo elkartea da eta zertarako sortu zen?

Laminiturri elkartea Logroñon jaio zen, 1996an, elkarte honen helburua euskarak errioxan utzitako aztarnak aztertzen dute.

EDER dijo...

1)Zergatik dira garrantzitsuak bi esaldi hauek?

Euskarazko lahenengo idatziak izan zirelako.

2)Hitz hauek argazkiko monastegiko liburu batean aurkitu ziren. Zein toki da hau?

San Millan de la Cogollan izan zen aurkitu ziren lehenengo idazkiak euskeraz

3)Badago Laminiturri izeneko elkarte bat. Nongo elkartea da eta zertarako sortu zen?

Laminiturri elkartea 1996 inguruan sortu zen, Logroñon. Sortzaileok, bertokoak izanik, Errioxan bizirik dauden Euskararen lekukoak ikasi eta zabaltzea dugu xede.

OpenMinded dijo...

1)Zergatik dira garrantzitsuak bi esaldi hauek?

Euskaraz idatzita agertu diren esaldirik aintzinenak baitira .

2)Hitz hauek argazkiko monastegiko liburu batean aurkitu ziren. Zein toki da hau?

Errioxan datzan Cogollako San Millan monastegia da, argazkikoa.

3)Badago Laminiturri izeneko elkarte bat. Nongo elkartea da eta zertarako sortu zen?

Logroñokoa: 1996. urteaz, Logroñon sortutako elkartea da LAMINITURRI.

Zertarako eta Errioxan gertatzen diren euskararen aztarnak eta presentzia ikertzerako.



Ekhiñe

xanti dijo...

BENETAKO ERANTZUNAK

1)Zergatik dira garrantzitsuak bi esaldi hauek?

Euskaraz idatzitako lehen esaldiak direlako, kristo ondorengo 992. urtean idatziak daude.

2)Hitz hauek argazkiko monastegiko liburu batean aurkitu ziren. Zein toki da hau?

Kukulako Donemiliaga (San Millán de la Cogolla)

3)Badago Laminiturri izeneko elkarte bat. Nongo elkartea da eta zertarako sortu zen?

Logroñoko elkartea da, 1996. urtean sortua, eta Errioxako euskarazko ondarea plazaratzea du helburu. Aldi berean euskararen inguruko kultura bat sortzeko ahaleginetan ari da, euskarazko klaseak eskainiz adibidez.