KAIXO LAGUNOK

Iaz hasitakoari jarraituz, aurten ere Xanti sagua bisitan etorri zaigu euskararen eta euskal kultura orokorraren inguruko lehiaketarekin. Aurten baina, ez da bakarrik egongo, Araba Euskaraz Oionen ospatuko denez Gartxok lagunduko baitio, eta bide batez Euskal Herri guztira zabalduko dugu lehiaketan parte hartzeko aukera. Gogoratu DBHko ikasleei zuzenduta dagoela.

Gaiak anitzak dira; artea, historia, natura, mitologia, kirola, euskara, zientzia… beti ere Euskal Herriari eta gure kulturari lotuak. Nondik norako lehiaketa den ikusteko murgil zaitezte blog honetako aurreko galderatan.

Aurten badugu beste berrikuntza bat ere: Galdera gorria. Jarduera bakoitzak lau galdera izango ditu; hiru galderak puntu bana balioko dute eta laugarrenak, gorriak, zailagoa izango denez bi puntu. Ondorioz bi sailkapen egongo dira, sailkapen nagusia (lorturiko puntu guztien araberakoa) eta sailkapen gorria (erantzundako galdera gorrien arabera).

Hasteko Xantik 0 jarduera jarri du blogean. Lehiaketaren mekanismoa ezagutzeko helburua daukanez ez du punturik banatuko.

lunes, 28 de enero de 2008

Zorionak IRABAZLEEI



Badugu jadanik lehiaketaren irabazlea. Xanti xaguaren etxetik ateratzen ari da argazki honetan.

Jokin Zabala da gure txapelduna, DBH 2 gelako ikasle oiondarra. 17 puntu lortu ditu 7 galderatan eta bigarrena izan den Ekhiñe Serranori 2 puntu atera dizkio eta beste 2 gehiago hirugarrena izan den Raquel Izagari.

Hemen ditugu hiru irabazleak inauteri egunean jasotako sariekin.

Gogora ezazue lehiaketa berria martxan hasiko dela berehala. Anima zaitezte parte hartzera.

jueves, 17 de enero de 2008

7. GALDERA


Duela bi aste, urtarrilaren 11an, Sir Edmun Hillary hil zen. Zelanda Berriko mendizale hau eta Tensing Norgay sherpa izan ziren Everest gaina zapaldu zuten lehenengo gizakiak.

Euskal Herrian ere beti izan gara oso mendizaleak. Oso ezagunak dira Martin Zabaleta, Iñurrategi anaiak, Pou anaiak, Edurne Pasaban, Juanito Oiarzabal edo Josune Bereziartu esate baterako. Everest bera sarritan igo dute, 14 zortzi milakoak egin dituzte, kontinente bakoitzeko hormarik zailenak eskalatu ditzute…

Baina mendian ibiltzeko ez dago hain urruti joan beharrik. Guk ere urtero egiten dugu mendiaren eguna ikastolan ezta? Aurten Izkiko Parke Naturalean ibili ginen, gogoratzen duzue?

Euskal Herrian badaude oso herrikoiak diren igoera eta trabesiak. Trabesia herrikoi horietako bat “Hiru Handiak” da, Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako mendi mitikoak batzen dituena. Bi urtero egiten da eta parte hartzaile asko izaten ditu.

Galdera bakoitzak puntu bat balio du:

1) Hiru Handien trabesian igotzen diren hiru mendiak ordena itzazu altuera handiena daukanetik txikienera. Aipa itzazu altuerak eta bakoitza kokatzen den probintzia.

2) Argazkian daukazun mendiko kobazulo batean Mari bizi da. Zein mendi da?

3) Nor da Mari?

jueves, 10 de enero de 2008

6. GALDERA


Hemen natorkizue ariketa berri batekin. Les Mecaniciens taldearen “Asmakizuna” izeneko abestia da.
Kanta hau izatez oso luzea da, horregatik kantaren hasiera bakarrik jarriko dizuet. Honela dio:



"ASMAKIZUNA"


Etxean ta bakarrik uzten dudan bakoitzean
berak, bi urteko umearen buruaz,
paseatzera noala pentsatzen du
ta baita borroka egitera ere.
Adibidez, parkera,
adibidez ahate harroekin zalapartaka,
iturri ingurutan…


Baina hala ere inork ez luke esango
juzku txarrerako joera duenik,
berak ez baitaki ezer;
esate baterako lanaz,
esate baterako
medikuetara burukominez nabilelako edo
joan beharra daukadanaren kezketaz.


Galdera bakoitzak puntu bat balio du:


1) Kanta honek “Asmakizuna” izena du. Nori edo zeri buruzkoa da kanta?

2) Kanta hau bertso bat dela esango zenuke, bai ala ez? Zergatik?

3) Euskal idazlerik famatuenak idatzitako kanta da. Pista bezala esango dizuet “ezizen” batez ezagutzen dugula argazkian ageri den idazle hau. Nor da?


jueves, 3 de enero de 2008

5. GALDERA

Hona hemen zortzi futbolariren izenak. Denak izan ziren famatuak beren garaietan eta Ligak edo Kopak irabazi zituzten. Hauetatik zazpi euskaldunak ziren eta zortzigarrena frantsesa baina euskal herrian jokatu eta bertan bizitzen gelditu zena. Jokalarien izenen ondoan Atotxa futbol zelaian ateratako argazki bat ere badaukazu.

Jesus Mari Satrustegi
Andoni Zubizarreta
René Petit
Roberto Lopez Ufarte
Telmo Zarraonandia
Angel Iribar
Luis Miguel Arconada
Rafael Moreno Pichichi

Galdera bakoitzak puntu bat balio du:

1) Zein euskal taldetan jokatu zuen futbolari hauetako bakoitzak?

2) Zein euskal talde egon izan dira historian zehar Espainiako Ligako lehenengo mailan?

3) Zeintzuk dira argazkiko jokalariak?