Hemen natorkizue ariketa berri batekin. Les Mecaniciens taldearen “Asmakizuna” izeneko abestia da.
Kanta hau izatez oso luzea da, horregatik kantaren hasiera bakarrik jarriko dizuet. Honela dio:
"ASMAKIZUNA"
Etxean ta bakarrik uzten dudan bakoitzean
berak, bi urteko umearen buruaz,
paseatzera noala pentsatzen du
ta baita borroka egitera ere.
Adibidez, parkera,
adibidez ahate harroekin zalapartaka,
iturri ingurutan…
Baina hala ere inork ez luke esango
juzku txarrerako joera duenik,
berak ez baitaki ezer;
esate baterako lanaz,
esate baterako
medikuetara burukominez nabilelako edo
joan beharra daukadanaren kezketaz.
Galdera bakoitzak puntu bat balio du:
1) Kanta honek “Asmakizuna” izena du. Nori edo zeri buruzkoa da kanta?
2) Kanta hau bertso bat dela esango zenuke, bai ala ez? Zergatik?
3) Euskal idazlerik famatuenak idatzitako kanta da. Pista bezala esango dizuet “ezizen” batez ezagutzen dugula argazkian ageri den idazle hau. Nor da?
4 comentarios:
jokin (dbh 2) naiz:
1)ez dakit
2)bai, hitz neurtuz eta errima daukalako.
3)Bernardo Atxaga
Kaixo, Raquel Izaga naiz (D.B.H.1) eta hauek dira nire erantzunak:
1. Bere txakurrari buruz da kanta.
2. Olerki bat da.
3. Joxe Irazu Garmendia da, Bernardo Atxaga da bere ezizen famatua.
1.-Txakur zahar bati buruzkoa da.
2.-Nire ustez olerki bat da. Bertsoek neurri jakin batzuk dituztelako.
3.-Joxe Irazu Garmendia, "Bernardo Atxaga" -tzat ezagunagoa.
Ekhiñe
BENETAKO ERANTZUNAK
1)Kanta honek “Asmakizuna” izena du. Nori edo zeri buruzkoa da kanta?
Txakur bati buruzkoa
2)Kanta hau bertso bat dela esango zenuke, bai ala ez? Zergatik?
Ez da bertsoa, errimarik eta neurri ezagunik ez duelako. Olerkia edo abestia dela esango dugu.
3)Euskal idazlerik famatuenak idatzitako kanta da. Pista bezala esango dizuet “ezizen” batez ezagutzen dugula argazkian ageri den idazle hau. Nor da?
Joxe Irazu Garmendia “Bernardo Atxaga”
Publicar un comentario