Euskaldunok oso kirol zaleak garela esan beharrik ez dago, gaur egun kirol guztietan parte hartzen dugu, futbolarekin hasi eta arte martzialik arraroenetaraino. Baina zeintzuk dira benetan gure kirolak? Pilota? Herri kirolak? Arraunketa?
Aurreko lehiaketan futbolaz aritu ginen, eta oraingoan jarraipen handia duen beste kirol bat ekarriko dugu blogera: pilota. Dakizuen bezala eskuz edo herramintaz jokatu ohi da (pala, erremonte, xistera, share…) eta frontoian edo trinketean ere bai. Gaurkoan baina, esku-pilotaren inguruan bakarrik mintzatuko gara.
Galdera bakoitzak puntu bat balio du:
1) Gaur egun esku-pilotan hiru txapelketa nagusi jokatzen dira. Aipa itzazu 2007an txapelketa bakoitzeko irabazleak.
2) Zein da historiako pilotari guztien artean palmaresik onena daukan pilotaria?
3) Pilota partidu bat ikusten dugunean gorriz jantzitako pilotari bat (edo bi) urdinez jantzitako beste baten (edo biren) aurka jokatzen ikusiko dugu, eta frontoia berdea izango da. Hala ere badago toki bat ez dutena kolore banaketa berdina egiten. Non gertatzen da hori eta zeintzuk dira erabiltzen dituzten koloreak?
Puntu gehigarria: Aurtengo binakako txapelketa final aurreko ligaxkan dago jadanik. Bertan lau bikote dabiltza. Apustu egizu lau bikote hauetako baten alde, eta irabazle ateratzen bada puntu bat oparituko dizut.
Bikoteak:
Gonzalez – Barriola
Olaizola II – Mendizabal
Titin III – Laskurain
Bengoetxea VI – Patxi Ruiz
5 comentarios:
1) Gaur egun esku-pilotan hiru txapelketa nagusi jokatzen dira. Aipa itzazu 2007an txapelketa bakoitzeko irabazleak.
-Lau terdia: Titin III
-Binakako txapelketa: Xala eta Eulate
-Buruz buruko txpelketa: Aimar Olaizola II.
2) Zein da historiako pilotari guztien artean palmaresik onena daukan pilotaria?
Julian Retegi
3) Pilota partidu bat ikusten dugunean gorriz jantzitako pilotari bat (edo bi) urdinez jantzitako beste baten (edo biren) aurka jokatzen ikusiko dugu, eta frontoia berdea izango da. Hala ere badago toki bat ez dutena kolore banaketa berdina egiten. Non gertatzen da hori eta zeintzuk dira erabiltzen dituzten koloreak?
Trinketea: Txuria
Pala: Txuria.
AITOR (DBH2)
1) Gaur egun esku-pilotan hiru txapelketa nagusi jokatzen dira. Aipa itzazu 2007an txapelketa bakoitzeko irabazleak.
BINAKAKO TXAPELKETA: Xala eta Eulate
ESKUZ BANAKAKO PILOTA TXAPELKETA:Olaizola II
LAU ETA ERDIKO PILOTA TXAPELKETA: Titin III
2) Zein da historiako pilotari guztien artean palmaresik onena daukan pilotaria?
Retegi II
3) Pilota partidu bat ikusten dugunean gorriz jantzitako pilotari bat (edo bi) urdinez jantzitako beste baten (edo biren) aurka jokatzen ikusiko dugu, eta frontoia berdea izango da. Hala ere badago toki bat ez dutena kolore banaketa berdina egiten. Non gertatzen da hori eta zeintzuk dira erabiltzen dituzten koloreak?
EZ DAKIT
PUNTU GEHIGARRIA) OLAIZOLA II - MENDIZABAL
Hau apostua da, nire ustez Olaizola II – Mendizabal irabaziko dute tornoa.
1) Gaur egun esku-pilotan hiru txapelketa nagusi jokatzen dira. Aipa itzazu 2007an txapelketa bakoitzeko irabazleak.
Binakako txapela, Gasteiz 2007.03.25: XALA-EULATE 22
(Olaizola I-Beloki 18)
4 eta erdiko txapela, Gasteiz 2007.12.02: TITIN 22 (Barriola 15)
Eskuz banakako txapela, Donostia 2007.06.17: Olaizola II 22 (Barriola 10)
2) Zein da historiako pilotari guztien artean palmaresik onena daukan pilotaria?
Julian RETEGI BARBERIA, eratsundarra.
3) Pilota partidu bat ikusten dugunean gorriz jantzitako pilotari bat (edo bi) urdinez jantzitako beste baten (edo biren) aurka jokatzen ikusiko dugu, eta frontoia berdea izango da. Hala ere badago toki bat ez dutena kolore banaketa berdina egiten. Non gertatzen da hori eta zeintzuk dira erabiltzen dituzten koloreak?
Nik dakidala, Ipar Euskalerrian beste modutan banatzen dira koloreak: zuria eta gorria pilotarien artean eta frontoia zuri kolorekoa izan ohi da.
Aurtengo eskuz binakako txapeldungaiak izan daitezke Titin eta Laskurain; beraz, berauen alde postura egingo nuke.
BENETAKO ERANTZUNAK:
1)Gaur egun esku-pilotan hiru txapelketa nagusi jokatzen dira. Aipa itzazu 2007an txapelketa bakoitzeko irabazleak.
Buruz burukoa Olaizola IIak
Lau t’erdikoa Titin IIIak
Binakakoa Xala eta Eulatek.
2)Zein da historiako pilotari guztien artean palmaresik onena daukan pilotaria?
Pilotari onena Julian Retegi Barberia (Retegi II)izan zen 21 txapela eskuratu baitzituen, 11 buruz buru, 6 binaka eta 4 Lau t’erdian.
3)Pilota partidu bat ikusten dugunean gorriz jantzitako pilotari bat (edo bi) urdinez jantzitako beste baten (edo biren) aurka jokatzen ikusiko dugu, eta frontoia berdea izango da. Hala ere badago toki bat ez dutena kolore banaketa berdina egiten. Non gertatzen da hori eta zeintzuk dira erabiltzen dituzten koloreak?
Iparraldean gorriz jantzitako pilotariak berdez jantzitakoaren aurka jokatzen du.
OHARRA: Ekhiñek asmatu du Ipar Euskal Herrian zela baina ez ditu koloreak ongi esan. Ederrek esan du zuriz jolasten dutela, baina gerrikoak kolorea dauka eta kolore hori hartzen da erreferentziatzat.
Publicar un comentario