KAIXO LAGUNOK

Iaz hasitakoari jarraituz, aurten ere Xanti sagua bisitan etorri zaigu euskararen eta euskal kultura orokorraren inguruko lehiaketarekin. Aurten baina, ez da bakarrik egongo, Araba Euskaraz Oionen ospatuko denez Gartxok lagunduko baitio, eta bide batez Euskal Herri guztira zabalduko dugu lehiaketan parte hartzeko aukera. Gogoratu DBHko ikasleei zuzenduta dagoela.

Gaiak anitzak dira; artea, historia, natura, mitologia, kirola, euskara, zientzia… beti ere Euskal Herriari eta gure kulturari lotuak. Nondik norako lehiaketa den ikusteko murgil zaitezte blog honetako aurreko galderatan.

Aurten badugu beste berrikuntza bat ere: Galdera gorria. Jarduera bakoitzak lau galdera izango ditu; hiru galderak puntu bana balioko dute eta laugarrenak, gorriak, zailagoa izango denez bi puntu. Ondorioz bi sailkapen egongo dira, sailkapen nagusia (lorturiko puntu guztien araberakoa) eta sailkapen gorria (erantzundako galdera gorrien arabera).

Hasteko Xantik 0 jarduera jarri du blogean. Lehiaketaren mekanismoa ezagutzeko helburua daukanez ez du punturik banatuko.

lunes, 7 de abril de 2008

10. galdera







Euskal Herria oso menditsua da, agian horregatik, euskaldunok ahuntzak bezala mendian ibiltzeko joera izan dugu beti. Ez gara gainera gure mendietan ibiltzera mugatu, planetako mendirik altuenen gailurrak ere zapaldu baititugu.

Galdera bakoitzak puntu bat balio du:

1) Zein izan zen munduko mendirik altuena igo zuen lehenengo euskalduna? Zein urtetan izan zen eta nola zuen izena espedizioak?

2) Zortzi mila metrotik gorako hamalau mendi daude munduan. Zein euskaldunek igo dituzte hamalauak? aipa itzazu gutxienez lehenengo biak.

3) Zoritxarrez mendian jende asko hiltzen da urtero, are gehiago halako mendi altuetan. Euskal Herriko zein tokitan dago hildako mendizaleen omenezko oroitarria?

4 comentarios:

Aitor de la Villa dijo...

1) Zein izan zen munduko mendirik altuena igo zuen lehenengo euskalduna? Zein urtetan izan zen eta nola zuen izena espedizioak?

Martín Zabaleta Larburu izan zen lehen euskalduna everesta igotzen. 1980 izan zen eta espedizioaren izena "Euskal Expedizioa" izan zen.

2) Zortzi mila metrotik gorako hamalau mendi daude munduan. Zein euskaldunek igo dituzte hamalauak? aipa itzazu gutxienez lehenengo biak.

MENDIAK:

Everest - 8864mts
K2 - 8611mts
Kanchenjunga - 8586 mts
Lhotse - 8516 mts
Makalu - 8463 mts
Cho Oyu - 8201mts
Dhaulagiri - 8167mts
Manaslu - 8163mts
Nanga Parbat - 8125mts
Annapurna - 8091mts
Gasherbrum I - 8068mts
Broad Peak - 8047mts
Shishapangma - 8013mts
Gasherbrum II - 8035mts

14 GAILUR ZAPALDU DITUZTEN EUSKALDUNAK:

Alberto Iñurrategi
Juanito Oiarzabal



3) Zoritxarrez mendian jende asko hiltzen da urtero, are gehiago halako mendi altuetan. Euskal Herriko zein tokitan dago hildako mendizaleen omenezko oroitarria?

Euskal herrian dugun hildako mendizaleen oroitarria Besaiden dago, euskadiko hiru probintziak ikutzen diren puntuan.

EDER dijo...

1) Zein izan zen munduko mendirik altuena igo zuen lehenengo euskalduna? Zein urtetan izan zen eta nola zuen izena espedizioak?

everest,Bernardo Estornés Lasa 1974urtean eta tximist deitzen zen expedizioa.

2) Zortzi mila metrotik gorako hamalau mendi daude munduan. Zein euskaldunek igo dituzte hamalauak? aipa itzazu gutxienez lehenengo biak.
Juanito oiarzabal eta Edurne Pasaban.
3) Zoritxarrez mendian jende asko hiltzen da urtero, are gehiago halako mendi altuetan. Euskal Herriko zein tokitan dago hildako mendizaleen omenezko oroitarria?

intxorta mendia

OpenMinded dijo...

1) Zein izan zen munduko mendirik altuena igo zuen lehenengo euskalduna? Zein urtetan izan zen eta nola zuen izena espedizioak?

Martin Zabaleta Larburu, Hernaniarra, izan da lehenengo euskalduna Everest mendia(8.848m) igo duena.
Hau gertatu zen 1980 urtean eta antolatutako bidaiak "EUSKAL ESPEDIZIOA" zuen izena.


2) Zortzi mila metrotik gorako hamalau mendi daude munduan. Zein euskaldunek igo dituzte hamalauak? aipa itzazu gutxienez lehenengo biak.

Juanito Oiarzabal (1985-1999 bitartekoan, oxigenorik gabe).

Alberto Iñurrategi (1991-2002 bitartekoan, oxigenorik gabe).


3) Zoritxarrez mendian jende asko hiltzen da urtero, are gehiago halako mendi altuetan. Euskal Herriko zein tokitan dago hildako mendizaleen omenezko oroitarria?

Mendizaleen omenezko oroitarria dagoen lekuak BETSAIDE izena du. Gipuzkoa, Bizkaia eta Araba elkartzen dira bertan.

Ekhiñe

xanti dijo...

BENETAKO ERANTZUNAK:

1) Zein izan zen munduko mendirik altuena igo zuen lehenengo euskalduna? Zein urtetan izan zen eta nola zuen izena espedizioak?

Martin Zabaleta hernaniarrak igo zuen lehen aldiz Everest mendia, 1980an, Pasang Temba sherparekin batera. Espedizioaren izena "Tximist" izan zen.

2) Zortzi mila metrotik gorako hamalau mendi daude munduan. Zein euskaldunek igo dituzte hamalauak? aipa itzazu gutxienez lehenengo biak.

Juanito Oiarzabal gasteiztarra izan zen lehenengoa (eta dagoeneko 20 igoera eginak ditu) eta bigarrena Alberto Inurrategi ARETXABALETARRA.

3) Zoritxarrez mendian jende asko hiltzen da urtero, are gehiago halako mendi altuetan. Euskal Herriko zein tokitan dago hildako mendizaleen omenezko oroitarria?

Besaide izeneko tokian dago, Arrasaten, Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabak bat egiten duten puntuan.

OHARRA: Eder izan da Tximist espedizioa zela asmatu duen bakarra, zoritxarrez beste informazioa ez du asmatu. Aitor eta Ekhiñek dena asmatu dute espedizioaren izena ezik. Beraz ez dizuet inori punturik eman galdera honetan, aurreko saioetan pixka bat lagundu dizuet eta...