Euskal Herriaren historian betirako gogoan gelditzen diren hainbat gertakari suertatu zaizkigu. Asko onak izan dira, beste asko txarrak. Gaur gertakari txar batetaz mintzatuko naiz. Gure lurraldean ez dugu lurrikararik, ez sumendirik, baina bai ekaitzak, haizeak eta uholdeak.
1983an izugarrizko uholdea izan genuen Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan; bereziki gogorra Bilbo eta inguruko herrietan. Hemen dituzue egun haietan ateratako argazki batzuk (hasierako batzuk ez dira ikusten, barkatu):Galdera bakoitzak puntu bat balio du:
1) Zein egunetan izan zen uholdea?
2) Arabako herri batek ere kalte handiak jasan zituen. Zein herri da? Nor zen garai hartako alkatea?
3) Kasino famatu bat zeukan herri bizkaitar bat egun oso batez inkomunitatuta egon zen eta lehenengo erreskate taldeak itsasoz iritsi ziren. Zein da herri hau?
3 comentarios:
1) Zein egunetan izan zen uholdea?
1983ko abuztuak 26
2) Arabako herri batek ere kalte handiak jasan zituen. Zein herri da? Nor zen garai hartako alkatea?
Laudio,eta haren alkatea Juan José Ibarretxe zen (eaj)
3) Kasino famatu bat zeukan herri bizkaitar bat egun oso batez inkomunitatuta egon zen eta lehenengo erreskate taldeak itsasoz iritsi ziren. Zein da herri hau?
Bermeo
1) Zein egunetan izan zen uholdea?
1983.eko abuztuaren 26an.
2) Arabako herri batek ere kalte handiak jasan zituen. Zein herri da? Nor zen garai hartako alkatea?
Laudio da herria, Araban.
Juan Jose Ibarretxe Markuartu 1983.ean Laudioko alkatetzaren kargu zegoen, uholde garaian.
3) Kasino famatu bat zeukan herri bizkaitar bat egun oso batez inkomunitatuta egon zen eta lehenengo erreskate taldeak itsasoz iritsi ziren. Zein da herri hau?
Aipatutako Bizkaiko herria BERMIO edo BERMEO da.
Ekhiñe
BENETAKO ERANTZUNAK:
1) Zein egunetan izan zen uholdea? 1983. urteko abuztuaren 26an gertatu zen, nahiz eta bere eraginak eta kalteak aste luzez nabaritu ziren.
2) Arabako herri batek ere kalte handiak jasan zituen. Zein herri da? Nor zen garai hartako alkatea?
Laudio izan zen kalte handiak jasan zituena. Garai hartako alkatea Juan Jose Ibarretxe zen, orain euskaldunon lehendakaria dena.
3) Kasino famatu bat zeukan herri bizkaitar bat egun oso batez inkomunikatuta egon zen eta lehenengo erreskate taldeak itsasoz iritsi ziren. Zein da herri hau?
Bermeo da herri hau. errepidea mozturik gelditu zen eta beraz lurrez ezin zen herrira iritsi. Diotenez, iritsi ziren lehenengoak Getariako arrantzale batzuk izan ziren.
Publicar un comentario