KAIXO LAGUNOK

Iaz hasitakoari jarraituz, aurten ere Xanti sagua bisitan etorri zaigu euskararen eta euskal kultura orokorraren inguruko lehiaketarekin. Aurten baina, ez da bakarrik egongo, Araba Euskaraz Oionen ospatuko denez Gartxok lagunduko baitio, eta bide batez Euskal Herri guztira zabalduko dugu lehiaketan parte hartzeko aukera. Gogoratu DBHko ikasleei zuzenduta dagoela.

Gaiak anitzak dira; artea, historia, natura, mitologia, kirola, euskara, zientzia… beti ere Euskal Herriari eta gure kulturari lotuak. Nondik norako lehiaketa den ikusteko murgil zaitezte blog honetako aurreko galderatan.

Aurten badugu beste berrikuntza bat ere: Galdera gorria. Jarduera bakoitzak lau galdera izango ditu; hiru galderak puntu bana balioko dute eta laugarrenak, gorriak, zailagoa izango denez bi puntu. Ondorioz bi sailkapen egongo dira, sailkapen nagusia (lorturiko puntu guztien araberakoa) eta sailkapen gorria (erantzundako galdera gorrien arabera).

Hasteko Xantik 0 jarduera jarri du blogean. Lehiaketaren mekanismoa ezagutzeko helburua daukanez ez du punturik banatuko.

lunes, 12 de mayo de 2008

12. GALDERA (azkena)

Azkenik iritsi gara azken galderara. Sailkapena oso estu dago eta beraz argi ibili beharko duzue galdera hauek erantzuten. Astebete izango duzue erantzuna emateko eta ondorengo egun batean sari banaketa egingo dugu.

Oraingoan euskaldunon mitologian erroturik dauden hiru pertsonaia ekarri nahi izan ditugu gure artera. Pertsonai hauek benetan bizi izan ziren eta hain garrantzitsuak izan ziren euskaldunontzat, dagoeneko mitiko bihurtu zaizkigula. Hona hemen Eneko Aritza, Jaun Zuria, eta Lope de Agirre.


Galdera bakoitzak puntu bat balio du:

1) Nor zen Eneko Aritza? Zergatik da ezaguna? Zein garaitan bizi izan zen?

2) Nor zen Jaun Zuria? Zergatik da ezaguna? Zergatik deitzen zioten “Zuria”?

3) Nor zen Lope de Agirre? Zergatik da ezaguna? Zein garaitan bizi izan zen?


3 comentarios:

Aitor de la Villa dijo...

1) Nor zen Eneko Aritza? Zergatik da ezaguna? Zein garaitan bizi izan zen?
781 urtetik urtera bizitako lehen errege iruñartarra izan zen 810-820 eta 852 urteen artean.

2) Nor zen Jaun Zuria? Zergatik da ezaguna? Zergatik deitzen zioten “Zuria”?

Jaun Zuria bizkaiko lehen gizon mitologikoa izan zen gaztelako tropak eta asturiaseko tropak
irabazi zuena PADURAKO borrokaldian. Jaun Zuria beraien atzetik joan zen Zuhaitz malatora Bizkaiko frontera finkatzen.
Jaun Zuriari Zuria deitzen zioten hainbat gauzengatik: Lehenengo bertsioa dio ilea horia zuelako eta begi argiak. Beste batek dio bere purutasuna dela eta. Hirugarrengo batek dio jaio eta gero polita eta gorputz onekoa zenez Zuria deitu zioten.

3) Nor zen Lope de Agirre? Zergatik da ezaguna? Zein garaitan bizi izan zen?

Lope de Aguirre 1510 urtean jaiotako eta 1561 hildako Sudamerikako exploratzaile eta konkistadore euskalduna izan zen, geroxeago espainako monarkiari errebelatu zitzaion.

OpenMinded dijo...

1) Nor zen Eneko Aritza? Zergatik da ezaguna? Zein garaitan bizi izan zen?

Eneko Aritza edo Iñigo Arista (770 -852 gorabehera)Euskalerriko errege dinastiaren sortzailetzat dukegu, Iruñeko erret familia, Iñigotarrak ere izenez ezaguna. IX. mendean baskoi nobleek (ez euskaldun guztiak baina) Eneko Aritza errege izendatu zuten Iruñeko Erresuma orduan sortuz (gerorago Nafarroako bihurtu zelarik). Bere agintari papera jo zuen VIII eta IX. mendeen bitartean.

2) Nor zen Jaun Zuria? Zergatik da ezaguna? Zergatik deitzen zioten “Zuria”?

Bizkaiko lurrean jaun eta jabe zela Leoiko erregearen semea Bakioraino ailegatua zen haren gudu talde batekin bidean bideko dena suntsiturik eta Jaun Zuria izan zen 840-880 urteetan kanporatu zituena Zuhaitz malatoraino haiei jarraikituz. Zuhaitz hori Lujaondon zegoen eta Bizkaiko jaurerriko muga bat bihurtu zen harrezkero. Zuhaitzaren lekuan gaur egun dago Gernikako arbolaren ondorengo bat zutik.
Jaun Zuriaren benetako jatorria edo izena ere egun ezezagun zaizkigun arren elezaharrek diote Jaun Zuriari hala zeritzotela larruaren koloreagatik; begiak urdin bizi eta ilea urre koloreduna baitzen. Neskazalea oso bazen ere Lekobide erregeren alabarekin ezkonduta egon eta ez zuen umeetsirik utzi.

3) Nor zen Lope de Agirre? Zergatik da ezaguna? Zein garaitan bizi izan zen?

Lope de Agirre oinatiarra 1510. urtean jaio eta 51 urte gerorago Venezuelan hil.
Haren bizitza zinemaratu dute bi aldiz: Agirre edo Jainkoaren Haserrea (Werner Herzog; 1973.ean) eta Carlos Sauraren EL DORADO izenburupean, bestea (1988.ean).
Urrea eskuratzea izan zuen bere bizitzaren helburu. Hortarako Perura iritsi zen 1536. urtearen inguruan eta handikan Felipe II.ari bidalitako eskutitzek egin zuten berataz Ameriketako herrien independentziaren alde jo duten lehenengoetariko bat.



Ekhiñe

xanti dijo...

BENETAKO ERANTZUNAK:

1)Nor zen Eneko Aritza? Zergatik da ezaguna? Zein garaitan bizi izan zen?
Eneko Aritza Iruñeako lehen erregea izan zen 810-852 urteen artean. Iruñeako erresumari hasiera eman zion, geroago Nafarroako erresuma bihurtuko zenari. Beraz esan dezakegu euskaldunon lehenengo erregea izan zela.
2) Nor zen Jaun Zuria? Zergatik da ezaguna? Zergatik deitzen zioten "Zuria"? Bizkaiko lehen agintari ezaguna izan zen Jaun Zuria, IX mendean bizi izan zena. Mundakako hondartzan agertu zen garai hartan eta bizkaiko gudalostea gidatu zuen Leongo erregearen kontra.
Zuria deitzen zioten azalez zuria, ile horia eta begi urdinduna zelako. leienda baten arabera Irlandako printze desterratu bat izan zen, horrek azalduko luke euskaldunok baino zuriagoa izatea.
3) Nor zen Lope de Aguirre? Zergatik da ezaguna? Zein garaitzan bizi izan zen?
Lope de Aguirre Oñatin (Gipuzkoan) jaio zen 1510ean eta ameriketan hil 1561an. Ameriketara joan zen beste hainbat abenturazale bezala El Dorado urrezko hiriaren bila. Espainiako erregeari aurre egin zion eta hego ameriketako herrialdeen independentzia eskatu bere burua bertako errege izandatu zuen.