KAIXO LAGUNOK

Iaz hasitakoari jarraituz, aurten ere Xanti sagua bisitan etorri zaigu euskararen eta euskal kultura orokorraren inguruko lehiaketarekin. Aurten baina, ez da bakarrik egongo, Araba Euskaraz Oionen ospatuko denez Gartxok lagunduko baitio, eta bide batez Euskal Herri guztira zabalduko dugu lehiaketan parte hartzeko aukera. Gogoratu DBHko ikasleei zuzenduta dagoela.

Gaiak anitzak dira; artea, historia, natura, mitologia, kirola, euskara, zientzia… beti ere Euskal Herriari eta gure kulturari lotuak. Nondik norako lehiaketa den ikusteko murgil zaitezte blog honetako aurreko galderatan.

Aurten badugu beste berrikuntza bat ere: Galdera gorria. Jarduera bakoitzak lau galdera izango ditu; hiru galderak puntu bana balioko dute eta laugarrenak, gorriak, zailagoa izango denez bi puntu. Ondorioz bi sailkapen egongo dira, sailkapen nagusia (lorturiko puntu guztien araberakoa) eta sailkapen gorria (erantzundako galdera gorrien arabera).

Hasteko Xantik 0 jarduera jarri du blogean. Lehiaketaren mekanismoa ezagutzeko helburua daukanez ez du punturik banatuko.

lunes, 17 de diciembre de 2007

3. GALDERA


Lehiaketarekin jarraituz nire aitonaren bizilekua erakutsiko dizuet. Antton du izena eta ikusten duten guztiek oso xagu ederra dela esaten dute. Aurrekoan argazki bat atera nion aitonari, ez da asko ikusten baina…

Nire aitona erromatarrek ere ezagutu zuten eta bere ondoan herri txiki bat sortu zuten aspaldi. Toki garrantzitsua zen beraientzat, itsasoan arrantzaturiko arrainak bertan kontserbatzen baitzituzten gatzetan sartuta. Gaur egun oraindik Kantauri itsasoko portu edo kairik garrantzitsuenetako bat dauka.

Herri honen armarrian balea bat eta munduaren bola ageri dira.


Galdera bakoitzak puntu bat balio du:


1) Zein herritan bizi da nire aitona Antton?
2) Herri honek zergatik dauka armarrian munduaren bola bat?
3) Arabar Errioxan bezala, hemen ere badaude mahastiak. Zein edari ateratzen da bertako mahastietatik?

7 comentarios:

jokin dijo...

jokin(dbh 2) naiz eta galderak erantzuten saiatuko naiz:
1.Bizi den herria uste dut Getaria dela.
2.Munduko bola dauka Juan Sebastian Elkano munduari buelta eman ziolako eta Elkano getariarra zen (uste dut).
3.Uste dut bertako mahastietatik txkolia ateratzen dela.
Beste gauza bat,noiz emango duzue saria?

OpenMinded dijo...

1.- Getariako herrian.

2.- Juan Sebastian Elkano, Getariako semea,lehenengo aldiz mundu osoari bira eman ziona izan zelako eta.

3.-Txakolina.

nerea dijo...

1-Getarian bizi da antton

assa-aiora dijo...

-Anttonen herria GETARIA DA
-Mahasietik ardoa ateratzen da
-Herriaren ezkutuan ez dago munduko bola

nerea dijo...

2-Getariako armarria munduko bola bat dauka erdian,joan sebastian elkano getarian jaio zelako eta munduari buelta bat eman zion eta borobila zelA FROGATU ZUEN
NEREA TA IDOIA

Raquel Izaga dijo...

Kaixo, Raquel Izaga naiz (D.B.H.1)eta hauek dira nire erantzunak:

1. Getarian bizi da Xantiren aitona.

2. Joan Sebastian Elcano (Getariakoa) munduari bira eman zion lehen gizona izan zelako.

3. Txakolina ateratzen dute bertako mahastietatik (Getariako txakolina).

xanti dijo...

1)Zein herritan bizi da nire aitona Antton?
Getarian bizi da.
2)Herri honek zergatik dauka armarrian munduaren bola bat?
Getariakoa zen Juan Sebastian Elkanok munduari lehen itzulia eman ziolako.
3)Arabar Errioxan bezala, hemen ere badaude mahastiak. Zein edari ateratzen da bertako mahastietatik?
Getariako Txakolina