Lehiaketaren dinamika ezagutzeko ariketa erraz batekin hasiko gara.
Euskal Herriak hainbat gizon eta emakume garrantzitsu izan ditu historian zehar; zientzialariak, misiolariak, erregeak, esploratzaileak, artistak, kirolariak…
Horietako pertsonai handi bat ekarri nahi dugu aste honetan gure lehiaketara. Bere izena Xabier Jasso Azpilikueta bazen ere, beste izen batekin ezagutua izan da munduan osoan zehar. Oraindik handi eta eder dirauen gaztelu nafar honetako semea izan zen bera:
Ez, ez zaitezte konfunditu, ez da Robin Hood-en gaztelua, hala dirudien arren.
Galdera bakoitzak puntu bat balio du:
Zein izenez ezagutzen dugu Xabier Jasso Azpilikueta?
Zein egunetan ospatzen da bere eguna?
Badira hiru urte egun berean guretzat garrantzitsua den beste egun berezi bat ospatzen dugula. Zein egunetaz ari gara?
5 comentarios:
1.- San Frantzisko Xabierkoa izenaz.
2.- Abenduaren hiruan.
3.- Euskararen Nazioartek Egunaz.
EKHIÑE
Kaixo, Raquel Izaga naiz(D.B.H.1)eta hauek dira nire erantzunak:
1. Francisco Javier Jaso Azpilikuetaz ezagutzen dugu.
2. Abenduaren 3an ospatzen da bere eguna.
3. Ez dut ulertu galdera.
AGUR!!
Erantzunak ematen saiatuko naiz:
1.Franzisko Xabier
2.Nazioarteko euskara eguna
3.Hiru egun garrantsitzu daude: urte berria, gabonak eta euskara eguna
BENETAKO ERANTZUNAK:
1) Xabierko San Frantzisko izenarekin ezagutzen dugu.
2) Abenduaren hiruan jaio zenez, egun horretan ospatzen dugu jaia.
3) Nafarroan Nafarren eguna da, baina Euskal Herria kontutan hartuta badira hiru urte Euskararen Nazioarteko eguna ospatzen dugula.
Publicar un comentario