KAIXO LAGUNOK

Iaz hasitakoari jarraituz, aurten ere Xanti sagua bisitan etorri zaigu euskararen eta euskal kultura orokorraren inguruko lehiaketarekin. Aurten baina, ez da bakarrik egongo, Araba Euskaraz Oionen ospatuko denez Gartxok lagunduko baitio, eta bide batez Euskal Herri guztira zabalduko dugu lehiaketan parte hartzeko aukera. Gogoratu DBHko ikasleei zuzenduta dagoela.

Gaiak anitzak dira; artea, historia, natura, mitologia, kirola, euskara, zientzia… beti ere Euskal Herriari eta gure kulturari lotuak. Nondik norako lehiaketa den ikusteko murgil zaitezte blog honetako aurreko galderatan.

Aurten badugu beste berrikuntza bat ere: Galdera gorria. Jarduera bakoitzak lau galdera izango ditu; hiru galderak puntu bana balioko dute eta laugarrenak, gorriak, zailagoa izango denez bi puntu. Ondorioz bi sailkapen egongo dira, sailkapen nagusia (lorturiko puntu guztien araberakoa) eta sailkapen gorria (erantzundako galdera gorrien arabera).

Hasteko Xantik 0 jarduera jarri du blogean. Lehiaketaren mekanismoa ezagutzeko helburua daukanez ez du punturik banatuko.

lunes, 18 de febrero de 2008

3. GALDERA

Euskal Herria oso herri zaharra da. Ezin da jakin euskaldunak noiztik gauden gure lur honetan. Erromatarrak izan ziren gutaz idatzi zuten lehenengoak baina jakin badakigu aurretik ere euskaldunak bazirela, hilobietan idatzitako hainbat hitzek frogatzen dute hori.

Erromatarrek oso ondo ezagutu gintuzten eta Europa guztian egin bezala, gurean ere beren bizimodura moldaturiko hiriak eraiki zituzten. Hiru hiri garrantzitsuenak Pompaelo, Veleia eta Oiasso izan ziren, baina hauetaz gain beste herrixka ugari ere sortu zuten.


Galdera bakoitzak puntu bat balio du:

1) Gaur egun Pompaelo, Veleia eta Oiasso ez dira existitzen edo beste izen batez ezagutzen ditugu. Zein da hiri hauen gaur egungo izena?

2) Erromatarrek ez gintuzten “euskaldunak” deitu. Garai hartan lau leinu edo tribu desberdinetan antolatuak geunden. Zein zen leinu bakoitzaren izena?

3) Erromatarren hainbat aztarna ditugu Euskal Herrian, argazkian dagoena esate baterako. Zer da eta non dago?

5 comentarios:

EDER dijo...

1) Gaur egun Pompaelo, Veleia eta Oiasso ez dira existitzen edo beste izen batez ezagutzen ditugu. Zein da hiri hauen gaur egungo izena?

Pompaelo:Pamplona
Veleia:Iruña de oca
Oiasso:Irun

2) Erromatarrek ez gintuzten “euskaldunak” deitu. Garai hartan lau leinu edo tribu desberdinetan antolatuak geunden. Zein zen leinu bakoitzaren izena?

Vascones deitzen ginen.

3) Erromatarren hainbat aztarna ditugu Euskal Herrian, argazkian dagoena esate baterako. Zer da eta non dago?

Zubi bat da Mantible izenekoa eta assan dago

OpenMinded dijo...

1) Gaur egun Pompaelo, Veleia eta Oiasso ez dira existitzen edo beste izen batez ezagutzen ditugu. Zein da hiri hauen gaur egungo izena?

Ponpaelo= Iruñea (Nafarroa)
Veleia= Iruña Oka (Araba)
Oiasso= Irun (Gipuzkoa)

2) Erromatarrek ez gintuzten “euskaldunak” deitu. Garai hartan lau leinu edo tribu desberdinetan antolatuak geunden. Zein zen leinu bakoitzaren izena?

Barduliarrak, Karistiarrak, Autrigoiarrak eta Baskoiak.

3) Erromatarren hainbat aztarna ditugu Euskal Herrian, argazkian dagoena esate baterako. Zer da eta non dago?

Mantible zubia da. Zubi publikoa zen, Erromatarrek K.o.2.mendean eraiki zuten.
Assa deritzan etxaldean dago eta Lantziego herriari dagokio.


Ekhiñe

Aitor de la Villa dijo...

Aitor D.B.H.1

1) Gaur egungo irunea erromatar garaian Pompaelo zuen izena,Iruña de oka veleia zuen izena eta irun oiasso zuen izena.
2)Erromatarrek "Vascones" deitzen ziguten eta 4 leinutan banatzen ziren: "Autrigoi", "Karistiak", "barduli" eta "beroiak"
3) Argazkian agertzen den zubi erromatarra "Mantibleko zubia" du izena eta assa herrian kokatuta dago.

kontxinpun dijo...

1/ iruña, iruña-veleia (de oca), eta irun.

2/ bost leinu izan ziren:
austrigoiarrak, karistiarrak, barduloak,beroiak eta baskoiak.

3/ mantible zubia assa ondoan dago.


kontxinpun

kontxinpun@yahoo.es

xanti dijo...

BENETAKO ERANTZUNAK:

1)Gaur egun Pompaelo, Veleia eta Oiasso ez dira existitzen edo beste izen batez ezagutzen ditugu. Zein da hiri hauen gaur egungo izena?

Pompaelo Iruñea da, Veleia Iruña-Okan dago eta Oiasso Irunen. Hiru herri garrantzitsu hauei “Hiri ona” izena eman genien euskaldunok

2)Erromatarrek ez gintuzten “euskaldunak” deitu. Garai hartan lau leinu desberdinetan antolatuak geunden. Zein zen leinu bakoitzaren izena?

Baskoiak (Nafarroan eta iparraldean), Barduliarrak (Gipuzkoa erdialdean), Karistiarrak (Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabaren artean) eta Autrigoiak (Bizkaia mendebaldean)

3)Erromatarren hainbat aztarna ditugu Euskal Herrian, argazkian dagoena esate baterako. Zer da eta non dago?

Argazkian Assan dagoen Mantibleko zubia dakusagu.

OHARRAK:

Egia da lehengo liburutan beroiak ere euskal tribuen artean sartzen zela.Gaur egun badakigu beroiak (Ebroren bi aldetan bizi zirenak) tribu zeltiberiarra zela. Hala ere beroiak sartu dituzuen erantzunak onartu ditut.