KAIXO LAGUNOK

Iaz hasitakoari jarraituz, aurten ere Xanti sagua bisitan etorri zaigu euskararen eta euskal kultura orokorraren inguruko lehiaketarekin. Aurten baina, ez da bakarrik egongo, Araba Euskaraz Oionen ospatuko denez Gartxok lagunduko baitio, eta bide batez Euskal Herri guztira zabalduko dugu lehiaketan parte hartzeko aukera. Gogoratu DBHko ikasleei zuzenduta dagoela.

Gaiak anitzak dira; artea, historia, natura, mitologia, kirola, euskara, zientzia… beti ere Euskal Herriari eta gure kulturari lotuak. Nondik norako lehiaketa den ikusteko murgil zaitezte blog honetako aurreko galderatan.

Aurten badugu beste berrikuntza bat ere: Galdera gorria. Jarduera bakoitzak lau galdera izango ditu; hiru galderak puntu bana balioko dute eta laugarrenak, gorriak, zailagoa izango denez bi puntu. Ondorioz bi sailkapen egongo dira, sailkapen nagusia (lorturiko puntu guztien araberakoa) eta sailkapen gorria (erantzundako galdera gorrien arabera).

Hasteko Xantik 0 jarduera jarri du blogean. Lehiaketaren mekanismoa ezagutzeko helburua daukanez ez du punturik banatuko.

lunes, 11 de febrero de 2008

2. GALDERA

Euskal musika beti lotzen dugu trikitixa eta panderoarekin, baina euskal musika hori baino gehiago da.
60 eta 70 hamarkadetan
Benito Lertxundi, Xabier Lete, Pantxoa eta Peio, Mikel Laboa, Gorka Knörr, Urko eta beste hainbat abeslari bihurtu ziren euskal kantagintza berriaren eta bide batez abertzaletasunaren erreferente.
70. hamarkadaren
bukaeran rocka, punka eta ska bezalako erritmo potenteak iritsi ziren Euskal Herrira eta ondorioz 80. hamarkadan mugimendu berria sortu zen “Rock Radical Vasco” deitu izan zitzaiona.
Azken bi hamarkadetan
euskarak musika estilo guztiak konkistatu ditu, heavy-a, reggae-a, rap-a, pop-a, hardcore-a…

Galdera bakoitzak puntu bat balio du:

1) 70. hamarkadaren hasieran euskal musikaren inguruan abeslari eta artista asko bildu ziren talde bat osatuz. Zein zen talde honen izena?

2) 1984. urtean Egin egunkariak musika kontzertua antolatu zuen Gasteizen. Bertan Hego Euskal Herriko probintzia bakoitzeko musika talde batek jo zuen, horretarako egunkariaren erosleek botoa eman zutelarik. Zein izen izan zuen kontzertuak zein taldek jo zuten bertan?

3) 1989 urtean Eibarko heavy talde batek euskaraz abestea erabaki zuen. 1990 urtean Irungo musika talde batek euskaraz abesturiko rap-aren bideoklipa atera zuen ETB-n. 1992 urtean Iruñeko talde batek “bakalao” musika euskaraz egiteari ekin zion. Zeintzuk izan ziren euskara musika estilo desberdinetara zabaldu zuten hiru talde hauek?


2 comentarios:

OpenMinded dijo...

1) 70. hamarkadaren hasieran euskal musikaren inguruan abeslari eta artista asko bildu ziren talde bat osatuz. Zein zen talde honen izena?

Ez Dok Hamairu izeneko talde edo mugimendua.

2) 1984. urtean Egin egunkariak musika kontzertua antolatu zuen Gasteizen. Bertan Hego Euskal Herriko probintzia bakoitzeko musika talde batek jo zuen, horretarako egunkariaren erosleek botoa eman zutelarik. Zein izen izan zuen kontzertuak zein taldek jo zuten bertan?

Egin Rock kintzertua da, eta Gasteizko Mendizorrotza kiroldegia ospatu zen, bertan ondokook jokatuaz, besteak beste: Zarama, Hertzainak (biak irabazle); RIP eta Barrikada.

3) 1989 urtean Eibarko heavy talde batek euskaraz abestea erabaki zuen.

EH Sukarra.

1990 urtean Irungo musika talde batek euskaraz abesturiko rap-aren bideoklipa atera zuen ETB-n.

Negu Gorriak.

1992 urtean Iruñeko talde batek “bakalao” musika euskaraz egiteari ekin zion.

Uste dut "Lehiotikan" dela.








Ekhiñe

xanti dijo...

BENETAKO ERANTZUNAK:

1)70. hamarkadan musikaren inguruan abeslari eta artista asko bildu ziren talde bat osatuz. Zein zen talde honen izena?

Ez dok Amairu.

2)1984. urtean Egin egunkariak musika kontzertua antolatu zuen Gasteizen. Bertan Hego Euskal Herriko probintzia bakoitzeko musika talde batek jo zuen, horretarako egunkariaren erosleek botoa eman zutelarik. Zein izen izan zuen kontzertuak zein taldek jo zuten bertan?

Egin egunkariak “Egin Rock” kontzertua antolatu zuen. Bizkaiatik Zarama izan zen aukeratua, Arabatik Hertzainak, Gipuzkoatik R.I.P. eta Nafarroatik Barricada.

3)1989 urtean Eibarko heavy talde batek euskaraz abestea erabaki zuen. 1990 urtean Irungo musika talde batek euskaraz abesturiko rap-aren bideoklipa atera zuen ETB-n. 1992 urtean Iruñeko talde batek “bakalao” musika euskaraz egiteari ekin zion. Zeintzuk izan ziren euskara musika estilo desberdinetara zabaldu zuten hiru talde hauek?

Eibarko heavy taldea “Su ta Gar” zen, Irungo taldea “Negu Gorriak” eta Iruñekoa “Hemendik At”.