60 eta 70 hamarkadetan Benito Lertxundi, Xabier Lete, Pantxoa eta Peio, Mikel Laboa, Gorka Knörr, Urko eta beste hainbat abeslari bihurtu ziren euskal kantagintza berriaren eta bide batez abertzaletasunaren erreferente.
70. hamarkadaren bukaeran rocka, punka eta ska bezalako erritmo potenteak iritsi ziren Euskal Herrira eta ondorioz 80. hamarkadan mugimendu berria sortu zen “Rock Radical Vasco” deitu izan zitzaiona.
Azken bi hamarkadetan euskarak musika estilo guztiak konkistatu ditu, heavy-a, reggae-a, rap-a, pop-a, hardcore-a…
Galdera bakoitzak puntu bat balio du:
1) 70. hamarkadaren hasieran euskal musikaren inguruan abeslari eta artista asko bildu ziren talde bat osatuz. Zein zen talde honen izena?
2) 1984. urtean Egin egunkariak musika kontzertua antolatu zuen Gasteizen. Bertan Hego Euskal Herriko probintzia bakoitzeko musika talde batek jo zuen, horretarako egunkariaren erosleek botoa eman zutelarik. Zein izen izan zuen kontzertuak zein taldek jo zuten bertan?
3) 1989 urtean Eibarko heavy talde batek euskaraz abestea erabaki zuen. 1990 urtean Irungo musika talde batek euskaraz abesturiko rap-aren bideoklipa atera zuen ETB-n. 1992 urtean Iruñeko talde batek “bakalao” musika euskaraz egiteari ekin zion. Zeintzuk izan ziren euskara musika estilo desberdinetara zabaldu zuten hiru talde hauek?
2 comentarios:
1) 70. hamarkadaren hasieran euskal musikaren inguruan abeslari eta artista asko bildu ziren talde bat osatuz. Zein zen talde honen izena?
Ez Dok Hamairu izeneko talde edo mugimendua.
2) 1984. urtean Egin egunkariak musika kontzertua antolatu zuen Gasteizen. Bertan Hego Euskal Herriko probintzia bakoitzeko musika talde batek jo zuen, horretarako egunkariaren erosleek botoa eman zutelarik. Zein izen izan zuen kontzertuak zein taldek jo zuten bertan?
Egin Rock kintzertua da, eta Gasteizko Mendizorrotza kiroldegia ospatu zen, bertan ondokook jokatuaz, besteak beste: Zarama, Hertzainak (biak irabazle); RIP eta Barrikada.
3) 1989 urtean Eibarko heavy talde batek euskaraz abestea erabaki zuen.
EH Sukarra.
1990 urtean Irungo musika talde batek euskaraz abesturiko rap-aren bideoklipa atera zuen ETB-n.
Negu Gorriak.
1992 urtean Iruñeko talde batek “bakalao” musika euskaraz egiteari ekin zion.
Uste dut "Lehiotikan" dela.
Ekhiñe
BENETAKO ERANTZUNAK:
1)70. hamarkadan musikaren inguruan abeslari eta artista asko bildu ziren talde bat osatuz. Zein zen talde honen izena?
Ez dok Amairu.
2)1984. urtean Egin egunkariak musika kontzertua antolatu zuen Gasteizen. Bertan Hego Euskal Herriko probintzia bakoitzeko musika talde batek jo zuen, horretarako egunkariaren erosleek botoa eman zutelarik. Zein izen izan zuen kontzertuak zein taldek jo zuten bertan?
Egin egunkariak “Egin Rock” kontzertua antolatu zuen. Bizkaiatik Zarama izan zen aukeratua, Arabatik Hertzainak, Gipuzkoatik R.I.P. eta Nafarroatik Barricada.
3)1989 urtean Eibarko heavy talde batek euskaraz abestea erabaki zuen. 1990 urtean Irungo musika talde batek euskaraz abesturiko rap-aren bideoklipa atera zuen ETB-n. 1992 urtean Iruñeko talde batek “bakalao” musika euskaraz egiteari ekin zion. Zeintzuk izan ziren euskara musika estilo desberdinetara zabaldu zuten hiru talde hauek?
Eibarko heavy taldea “Su ta Gar” zen, Irungo taldea “Negu Gorriak” eta Iruñekoa “Hemendik At”.
Publicar un comentario