Euskal Herriaren historian betirako gogoan gelditzen diren hainbat gertakari suertatu zaizkigu. Asko onak izan dira, beste asko txarrak. Gaur gertakari txar batetaz mintzatuko naiz. Gure lurraldean ez dugu lurrikararik, ez sumendirik, baina bai ekaitzak, haizeak eta uholdeak.
1983an izugarrizko uholdea izan genuen Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan; bereziki gogorra Bilbo eta inguruko herrietan. Hemen dituzue egun haietan ateratako argazki batzuk (hasierako batzuk ez dira ikusten, barkatu):Galdera bakoitzak puntu bat balio du:
1) Zein egunetan izan zen uholdea?
2) Arabako herri batek ere kalte handiak jasan zituen. Zein herri da? Nor zen garai hartako alkatea?
3) Kasino famatu bat zeukan herri bizkaitar bat egun oso batez inkomunitatuta egon zen eta lehenengo erreskate taldeak itsasoz iritsi ziren. Zein da herri hau?