
Duela bi aste, urtarrilaren 11an, Sir Edmun Hillary hil zen. Zelanda Berriko mendizale hau eta Tensing Norgay sherpa izan ziren Everest gaina zapaldu zuten lehenengo gizakiak.
Euskal Herrian ere beti izan gara oso mendizaleak. Oso ezagunak dira Martin Zabaleta, Iñurrategi anaiak, Pou anaiak, Edurne Pasaban, Juanito Oiarzabal edo Josune Bereziartu esate baterako. Everest bera sarritan igo dute, 14 zortzi milakoak egin dituzte, kontinente bakoitzeko hormarik zailenak eskalatu ditzute…
Baina mendian ibiltzeko ez dago hain urruti joan beharrik. Guk ere urtero egiten dugu mendiaren eguna ikastolan ezta? Aurten Izkiko Parke Naturalean ibili ginen, gogoratzen duzue?
Euskal Herrian badaude oso herrikoiak diren igoera eta trabesiak. Trabesia herrikoi horietako bat “Hiru Handiak” da, Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako mendi mitikoak batzen dituena. Bi urtero egiten da eta parte hartzaile asko izaten ditu.
Galdera bakoitzak puntu bat balio du:
1) Hiru Handien trabesian igotzen diren hiru mendiak ordena itzazu altuera handiena daukanetik txikienera. Aipa itzazu altuerak eta bakoitza kokatzen den probintzia.2) Argazkian daukazun mendiko kobazulo batean Mari bizi da. Zein mendi da?
3) Nor da Mari?