Lehiaketa berriarekin hasiko gara eta inauteriak pasa berri ditugunez hauek aztertuko ditugu lehendabizi.
Gaur egun mozorrotzeko festa dira inauteriak eta horrela guk ere ikastolan Zirkoa gaitzat hartu eta mozorro politak prestatu ditugu, ezta? Mundu guztian zehar ospatzen dira inauteriak; Venezian, Rio de Janeiron, Tenerifen… Tolosako inauteriak ei dira Euskal Herriko famatuenak, baina noski, ezin ditugu ahaztu Pirinio inguruko herri txikietan egiten diren inauteri tradizionalak. Hona hemen herri horietako pertsonaia batzuk.
Galdera bakoitzak puntu bat balio du:
1) Euskal Herrian hainbat izenez ezagutzen dira inauteriak. Zein beste izen ezagutzen duzu jai hau izendatzeko?
2) Goiko pertsonai horiek zeintzuk dira? eta zein tokitako inauterietan agertzen da bakoitza?
3) Zein da inauteriak ospatzearen arrazoia?
9 comentarios:
AITOR DE LA VILLA FERNÁNDEZ
(DBH2)
KAIXO GUZTIOI! HEMEN DAUDE NIRE ERANTZUNAK:
1-Euskal Herrian hainbat izenez ezagutzen dira inauteriak. Zein beste izen ezagutzen duzu jai hau izendatzeko?
Karnabalak esaten zaie, haratuzteak, ihauteriak eta zanpartzat deitzen zaie.
2- A)Lantz herriko Zaldiko dugu
B)Iturien zubietako Joaldunak ditugu
c)Altsasu herriko Momotxorro dugu
d)Lantz herriko ziripot dugu.
3) Zein da inauteriak ospatzearen arrazoia?
Esaten zen zaratarekin lurra esnatzeko deia zegoela. Beste batzuk udaberria iristen zelako ospatzen zuten.
Sentitzen dut baina "b" galderaren lehenengo argazkia zaldiko dela esan dut, baina hainbat argazki ikusis gero Zuberoa herriko "zamalzain" dela esan ahal dut.
AITOR D.B.H.2
1) Euskal Herrian hainbat izenez ezagutzen dira inauteriak. Zein beste izen ezagutzen duzu jai hau izendatzeko?
Ihauteriak
2) Goiko pertsonai horiek zeintzuk dira? eta zein tokitako inauterietan agertzen da bakoitza?
a)-zamaltzain, zuberokoa
b)-joaldunak, zubietakoa
d)-zakuzaharrak,lesakakoa
c)-momotxorro, eibar
3) Zein da inauteriak ospatzearen arrazoia?
Hainbat egileren arabera Saturnalia eta Lupercalia erromatar jaiekin lotu izan dute. Garai hartan askatasun osoarekin lotzen zen jai hau eta herri ordenaren eraldatzea baimentzen zen. Egile hauen arabera pentsamolde hau ondorengo inauterien jatorrian zegoen.
Beste gogoeta batzuek Udaberriaren jaiotzarekin lotzen dute eta beraz jai honek duen kutsu Kristaua ondorengo bereketa aurrerabide batekin lotu izan da. Inauterietan iratxoak eta espiritu txarrak usatzen ziren eta zarata handia sartzeko baimena zegoen.
Kristautasunak, beretzeaz gain bigarren gogoetaren arabera, jaiaren mugak ere jarri zituen, Aste Santua baino 40 egun lehenago jarriaz eta beraz haragia uzteko debekua hasten zen egunean bukatuta (Inauterietako asteazkena).
Euskal Herrian zaratarekin ere Lurra esnatzeko deia zegoela uste da eta horregatik ereite jai batekin harremandu da askotan. Honen adibideak ikusi ahal dira Sakanako ihauterietan (Olaztin ximaurra botatzen da gurdi batetik, Altsasuko momotxorroek goldea erabiltzen dute lurra esnatzeko) eta Ituren eta Zubietako ihoaldunekin (zanpantzarrak), non zarata ritmikoak duen garrantzia. Hainbat herritan, batez ere Araban Porretero izeneko pertsonaia epaitu egiten da, kasu batzuetan putreek jan dezaten eta beste batzuetan errekara botatzen da.
Euskal Herrian hainbat izenez ezagutzen dira inauteriak. Zein beste izen ezagutzen duzu jai hau izendatzeko?
ihauteriak
Goiko pertsonai horiek zeintzuk dira? eta zein tokitako inauterietan agertzen da bakoitza?
a)zamaltzain, zuberokoa
b)Joaldunak, Ituren eta Zubietakoak
c)momotxoloak, altsasukoak
d)Zakuzaharrak,
Lesakakoak
Zein da inauteriak ospatzearen arrazoia?
Inauteriak, ihoteak edo haratusteak mundu osoan zehar neguaren bukaera aldera ospatzen diren jaiak dira. haratuste hitzaren sortitza "haragi hustea" ei da eta , mendebaldeko euskaraz erabiltzen da, nahiz eta "haragi" eta "utzi" hitzak euskalki hartan ohikoenak ez izan. Azken izen hau mundu osoan zehar erabiltzen den carnaval edo carnivalen parekoena da, hauek latinetik baitatoz: carne (haragi) eta levare (utzi).
Hala ere Euskal Herrian inauteri, ihauteri, haratuste eta iyote bezalako ahotsak gehiagotan erabiltzen dira. Inauteri eleak "inausi" aditzarekin harremana bide dauka, zuhaitzak inauteko garaiarekin, alegia.
Inauterien hasiera Septuagesimak mugarritzen du, Inauterietako asteazkena baino hiru igande lehenago, baina hainbat lekuetan Eguberri ortodoxoan hasten da, hau da, Eguberri katolikoa eta 12 egunera (Errege eguneko bezpera, Urtarrilaren 6a). Neguko janari erreserbak Aste Santuaren aurreko baraua baino lehen jateko (bereziki haragia eta arrautzak) beharrarekin harremanduta dago. Inauteriak Asteartean bukatzen dira (Inauterietako Astearte handia, munduko hainbat lekuetan Mardi Gras) moduan ezagutzen dena), eta hurrengo egunean hasten da ofizialki baraua. Hainbat lekutan hurrengo larunbata ere erabiltzen da inauterietarako, adibidez Algorta eta Altsasun Euskal Herrian, eta igandea erabiltzen da Bilboko Santutxu auzoan.
Zubieta eta Iturenen urtarrileko azkeneko igandearen osteko lehen astelehen eta asteartean izaten dira (Astelehenean Zubietatik Iturenera eta asteartean alderantziz).
1.- Euskal Herrian hainbat izenez ezagutzen dira inauteriak. Zein beste izen ezagutzen duzu jai hau izendatzeko?
Aratuste; Aragiuzte; Ihaute; Ihauteri edo Iñauteri.
2) Goiko pertsonai horiek zeintzuk dira? eta zein tokitako inauterietan agertzen da bakoitza?
A)Zamalzain; B)Joaldun; C)Momotxorro; D)Ziripot.
3) Zein da inauteriak ospatzearen arrazoia?
Inauteriak ospatzen ditu Garizuma aurretiko egunak. Inauteria herri festa da eta jendea maskaratu egin ohi da.
Ekhiñe
Zein tokitako inauterietan agertzen da bakoitza?
2.a) ZAMALZAIN: Zuberoako Maskaradaren pertsonaia (Maskaradak urtearen hasieratik Astearte Inauteri eguna bitartean ospatzen dira).
2.b) Joaldunak (edo Ihoaldunak) Ituren-Zubietan agertzen dira.
2.c) Momotxorro: Nafarroako Altsasuko ihauteriko pertsonaia.
2.d) Ziripot: Lantzeko ihauteritik sortutako pertsonaia.
Ekhiñe
Kaixo; Raquel Izaga naiz (D.B.H.1)eta hauek dira nire erantzunak:
1. Ihoteak, iyoteak,ihauteriak edo haratusteak ezagutzen ditut jai hau izendatzeko.
BENETAKO ERANTZUNAK:
1)Euskal Herrian hainbat izenez ezagutzen dira inauteriak. Zein beste izen ezagutzen duzu jai hau izendatzeko?
Karnabalak, Aratusteak / Haratuzteak, Ihauteriak / Inauteak, …
2)Goiko pertsonai horiek zeintzuk dira? eta zein tokitako inauterietan agertzen da bakoitza?
(A)Zamaltzain Zuberoakoa da
(B)Joaldunak (edo zanpantzarrak) Ituren eta Zubietakoak dira.
(C)Momotxorro Altsasukoa da.
(D)Ziripot Lantzekoa da.
3)Zein da inauteriak ospatzearen arrazoia?
Badago kristautasunak finkaturiko garai berezi bat, Garizuma deritzona. Garizumak berrogei egun irauten ditu (inauteriak eta Aste Santuaren arteko tartea da) eta bitarte horretan aintzina haragia jatea debekatua zegoen. Haragia uzteak (Haratuzteak) sortzen zuen pena zela eta, jendeak garizuma hasi aurreko egunean haragia barra-barra jateko aprobetxatzen zuen, bide batez festa zoro bat egiten zuelarik.
OHARRA:
lehenengo galderan haratuzteak eta karnabalak onartu ditut. Ihauteriak, ihauteak, iyoteak eta abar inauteriak izenaren aldaerak kontsideratzen ditut.
bigarren galderan eskuzabala izan naiz. egia da ziripotek lesakako zakuzaharren antza duela eta onartu dut.
hirugarren galderan garrantzitsua iritzi diot Garizuma garaian haragia uzten dela aipatzeari.
Publicar un comentario