Mikmaktarrak beti bizi izan dira gaur egun Akadia deritzon kanadiar eskualdean. Ez dira inoiz asko izan, duela bostehun urte hogei mila inguru baino ez ziren eta orain ere 12.000 inguru direla uste da. Herri nomada da eta ehiza eta arrantza eginez ateratzen dute bizimodua.
1.000 urtearen inguruan gerlari eta exploratzaile bikingoak iritsi ziren beraien lurretara eta oso gaizki hartu zituzten. Mende pare bat beranduago euskaldunekin egin zuten topo, eta gu aldiz oso ongi hartu gintuzten, ez baikinen gerra egitera joan.
XVII mendearen hasieran frantziar kolonizatzaileen alde eta ingelesen aurka egin zuten.
Gaur egun herri zapaldua dira eta erreserbatan bizi dira.
1) Jesuita frantsesen eraginez kristautasuna onartu bazuten ere, oraindik mikmaktar askok beraien berezko jainko batengan sinisten dute. Zein da jainko honen izena?
2) Zertara joan ginen euskaldunak mikmaktarren lurretara?
3) Euskal Herrian marrazki bizidunetako bi filme egin dira mikmaktarren eta euskaldunen arteko harreman onak erakusten dituztenak. Zeintzuk dira filme hauen izenak?