Euskal herrian txori ugari ditugu. Asko eta asko oso ezagunak dira eta ia edozein tokitan aurkitzen dira. Gaur horietako batzuk ezagutzen saiatuko gara.
Bada txori familia oso koloretsu bat, hona hemen familia horretako hiru txori.
Galdera bakoitzak puntu bat balio du:
1) Zein da txori bakoitzaren izena? (Euskarazkoa edo Zientifikoa, biek balio dute)
2) Zein da euskal herriko txoririk txikiena? (bi txikienetako bat onartzen dut)
3) Robin Hood-ek bere izena txori bati zor dio. Ingalaterran bezala, Euskal Herrian ere oso ohikoa da txori polit hau. Zein da bere euskarazko izena?
3 comentarios:
1) Zein da txori bakoitzaren izena? (Euskarazkoa edo Zientifikoa, biek balio dute)
A)Parus ater
B) Parus Major
C)Parus caeruleus
2) Zein da euskal herriko txoririk txikiena? (bi txikienetako bat onartzen dut)
TXEPETXA
3) Robin Hood-ek bere izena txori bati zor dio. Ingalaterran bezala, Euskal Herrian ere oso ohikoa da txori polit hau. Zein da bere euskarazko izena?
Euskarako izena tantxangorri, txindor edo papargorri da.
1) Zein da txori bakoitzaren izena? (Euskarazkoa edo Zientifikoa, biek balio dute)
A) Ikatz-txoria (Parus Palustris)
B) Kazkabeltza (Parus Major)
C) Amilotx Urdina (Parus Caeruleus)
2) Zein da euskal herriko txoririk txikiena? (bi txikienetako bat onartzen dut)
Gure txoririk txikiena Txepetxa da.
3) Robin Hood-ek bere izena txori bati zor dio. Ingalaterran bezala, Euskal Herrian ere oso ohikoa da txori polit hau. Zein da bere euskarazko izena?
Txantxangorria izena du.
Ekhiñe
BENETAKO ERANTZUNAK:
1)Zein da txori bakoitzaren izena? (Euskarazkoa edo Zientifikoa, biek balio dute)
A txoria: Pinu kaskabeltza, Parus ater
B txoria: Kaskabeltz handia, Parus major
C txoria: Amilotx urdina, Parus caeruleus
2)Zein da euskal herriko txoririk txikiena? (bi txikienetako bat onartzen dut)
Euskal Herriko txoririk txikiena erregetxoria da (9cm) nahiz eta tradizioak txepetxa (10cm)dela esaten duen.
3)Robin Hood-ek bere izena txori bati zor dio. Ingalaterran bezala, Euskal Herrian ere oso ohikoa da txori polit hau. Zein da bere euskarazko izena?
Txantxangorria. Ingalaterran robin deitzen diote. Robin Hood txikia eta basoan ibiltzen oso abila zenez ezizen hori jarri zioten.
OHARRA:
1go galderan Ekhiñek A txoria Parus Palustris dela esan du. Egia esan bi txori hauek nahasteko oso errazak dira eta ondorioz onartu dut erantzuna.
Publicar un comentario