Euskaldunok oso kirol zaleak garela esan beharrik ez dago, gaur egun kirol guztietan parte hartzen dugu, futbolarekin hasi eta arte martzialik arraroenetaraino. Baina zeintzuk dira benetan gure kirolak? Pilota? Herri kirolak? Arraunketa?
Aurreko lehiaketan futbolaz aritu ginen, eta oraingoan jarraipen handia duen beste kirol bat ekarriko dugu blogera: pilota. Dakizuen bezala eskuz edo herramintaz jokatu ohi da (pala, erremonte, xistera, share…) eta frontoian edo trinketean ere bai. Gaurkoan baina, esku-pilotaren inguruan bakarrik mintzatuko gara.
Galdera bakoitzak puntu bat balio du:
1) Gaur egun esku-pilotan hiru txapelketa nagusi jokatzen dira. Aipa itzazu 2007an txapelketa bakoitzeko irabazleak.
2) Zein da historiako pilotari guztien artean palmaresik onena daukan pilotaria?
3) Pilota partidu bat ikusten dugunean gorriz jantzitako pilotari bat (edo bi) urdinez jantzitako beste baten (edo biren) aurka jokatzen ikusiko dugu, eta frontoia berdea izango da. Hala ere badago toki bat ez dutena kolore banaketa berdina egiten. Non gertatzen da hori eta zeintzuk dira erabiltzen dituzten koloreak?
Puntu gehigarria: Aurtengo binakako txapelketa final aurreko ligaxkan dago jadanik. Bertan lau bikote dabiltza. Apustu egizu lau bikote hauetako baten alde, eta irabazle ateratzen bada puntu bat oparituko dizut.
Bikoteak:
Gonzalez – Barriola
Olaizola II – Mendizabal
Titin III – Laskurain
Bengoetxea VI – Patxi Ruiz